Haren helburu nagusia gazteen gaitasunak, trebeziak, eskarmentua eta ezagutzak aintzat hartzea da eta, orokorrean, erdi- edo goi-mailako kualifikazioa duten gazteen “talentua” nabarmendu nahi da, hura lan-merkatuan ahal bezain ondo egokitzea lortu ahal izateko.
Teknologia berritzaileen bitartez norberak dituen talentuak ezagutzeko eta gaitasunak garatzeko bidaian zehar, parte-hartzaile bakoitzak curriculum bat osatuko du (zentzu zabalean ulertuta, ohiko CVetatik harago helduz). Horrekin, norbere gaitasunak eta kanporantz garatzeko daukan ahalmena erakutsi eta egiaztatu daiteke.
GazteTalent lehiaketaren 2018ko edizioa urte bereko Enplegu Planaren parte-hartzaileez osatuta egon zen.
Helburuak
Gazteak lan-merkatura erakartzea gaitasun pertsonalak kanporantz garatuz eta lan- merkatuaren eskaera berriei egokitutako CV prestatuz.