Bilbo 8 barrutitan banatuta dago eta horietako bakoitzean Barrutiko Kontseilu bana dago auzokoen, gizartearen eta eragile politikoen parte-hartzea bideratzeko. Hauek dira Bilboko Barrutiko Kontseilu guztiak (Deustu, Uribarri, Otxarkoaga/Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Errekalde eta Basurtu/Zorrotza)
Kontseilu hauen xedea, barruti eta auzoetako bizimoduan eragina duten gaiei buruzko gogoeta bateratua sustatzea da.
Barruti bakoitzean lurralde-eremu bakoitzerako interesekoak diren gaiak kontsultatu, eztabaidatu eta proposatu ahal izateko gune bat dago.
Elkarteek interesekoak dituzten gaiei buruz eztabaidatzea proposatu ahal diote Kontseiluari.