Bilboko 9 eta 18 urte bitarteko gazteen sormena eta talentua bultzatu nahi duen lehiaketa. Bi programek osatzen dute: “Harrapazank Eszena”, Bilboko gazteen sormena eta talentua ezagutzeko espazioa alegia, eta “Sortuzank” tailerrak, honako hauei buruzkoak: argazkigintza, bertso-rap, bitxien diseinua, Dj-a, graffitia, zirkua edo bideoak ekoiztea Smartphoneen bidez. Amaierako gala Bilborock Aretoan egiten da; Topagunea – Euskara Elkarteen Federazioaren laguntzarekin egindako proiektu bat da.

 Helburuak

  • Euskararen aldeko jokabidea bultzatzea eta gazteen artean bere erabilera handitzea.
  • Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea.
  • Gazteen motibazioan eragitea bizipen parte-hartzaile eta positiboen bitartez.
  • Gazteriari jarduera erakargarriak eskaintzea, kolektibo hori delarik protagonista.

Populazio hartzailea

9 urtetik 18 urtera bitarteko bilbotar gazteak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Topagunea.

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus

2017an 1800 Ikus-entzule eta 719 parte-hartzaile (Distirazank 303, Sortuzank 190, Bilrobot 180, Izarren Hautsa 33 eta Klikazank 13).