GREENGLAM

GREENGLAM modaren eta jasangarritasunaren inguruko prestakuntza eta ekintzailetzaren inguruko programa bat da, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Programaren helburua da gazteak “moda iraunkorrak” ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eraginari buruz sentsibilizatzea, gazteak “moda jasangarriaren” euskal sektorera hurbiltzea, eta ehungintzarentzat etorkizun etikoagoa eta orekatuagoa ahalbidetuko duten ekimenak babestea.

Programa bi fasetan garatu da: lehenengoa, informatzera, inspiratzera eta esperimentatzera bideratua, eta, ondoren, bigarren fasea, proiektuen deialdi ireki bat egingo da. Deialdi horretan, bi ekimen hautatu dira, eta laguntza teknikoa eta logistikoa izango dute programa garatzeko.

Konekta Ideiak «GreenGlam» jardunaldiak hasiera eman zion urtarrilaren 19an, programaren helburuen eta faseen berri emateko proiektu hau taxutzen eta dinamizatzen diharduten eragileei, bai eta parte hartu nahi duten gazteei ere.