PROIEKTUEN DEIALDIA

PROIEKTUEN DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK deialdia egin du, artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren

eremuan zentratuta, helburu hauekin:

 

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,

  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea teknologiaren, artearen eta jasangarritasunaren testuinguruan,

  • arlo horretako ekintzailetza gazteei hurbiltzea.

Nork aurkez ditzake proiektuak?

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka.

  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.

  • Bilbon bizi direnak edo uriarekin loturaren bat daukatenak.

Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?

  • Proiektua urriaren 28tik abenduaren 1era aurkez dezakezu. Proiektuek originalak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea, ez beste inorena.

  • Bete ezazu honekin batera dagoen fitxa eta bidali helbide honetara: gazteria@bilbao.eus

DEIALDIAN IZENA EMATEA

KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9:00etatik 14:00etara eta asteazkenak 17:00etara)