La Perrerak bisita gidatua eta makergunean tailer bat egiteko eskaintza bigarren hezkuntzako ikastetxe eta institutuen eskura jartzen du.
Esperientzia honi hasiera emateko 30 minutuko bisita gidatu bat egongo da. Bertan, ikasleek La Perrerako instalazioak eta azpiegitura teknologiak ezagutuko dituzte. Horretarako, Gizarte-berrikuntza eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) trebetasunen garapena aztertzeko espazioetaz gozatzeko aukera izango dute.
Esperientziaren bigarren zatian, ikasleek sormen- eta teknologia-trebetasunak sustatzeko ordubeteko jarduera praktiko batean parte hartuko dute.
Hurrengo jardueren artean aukeratu beharko dute:
- 3D inprimaketarako hastapenak: 3Dko inprimagailua erabiliz, pieza baten diseinua eta sorkuntzan parte hartu. Sortutako pieza eraman ahal izango dute.
- Podcastak sortzea: Programa bat sortu, argiztapenari, audioari eta grabazio profesionalari buruz ikasten duten bitartean.
- Hiri-baratze adimentsua: sentsoreen bidez ingurumen datuak bildu eta horietan oinarritutako erabakiak hartu.
Jarduera hau goizeko ordutegian zehar egingo da, beti ikastetxeekin koordinatuta.
Esperientzia honek ingurune dinamiko eta sortzaile batean gazteak inspiratzea du helburu, ikaskuntza praktikoa, pentsamendu kritikoa eta lankidetza-lana sustatuz.
Informazio gehiago eta erreserbak hemen.