Hiruhileko agenda La Perrera 4T 2025

LA PERRERA / JARDUERAK 2025 - LAUGARREN HIRUHILEKOA

Tailerretan izena emateko fitxa

Tailerretan izena emateko, adierazitako izena emateko fitxa bete behar duzu. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, fisikoki egin dezakezu La Perreran (Sabino Arana 50, Bilbo), astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 17:00etara.

 

18-30 urte

11:30-13:30 / 14:00-17:30.

Diseinatu, Modelatu eta Inprimatu 3Dn Zeramikarekin. José Realen eskutik, arkitektoa eta therealstudio.design markaren sortzailea. Bi eguneko tailer praktiko honetan, 3D inprimaketaren bidezko zeramika-lanen sorkuntzan murgilduko zara. Tresna digital libreak eta software profesionala erabiliz, zure ideiak pieza fisiko bihurtzen ikasiko duzu, estrusora zeramiko baten bidez.

Nori zuzenduta dago? Zeramika digitalaren bidez sortzen ikasi nahi duen edonori. Ez da aurretiko esperientziarik behar.

Zer ekarri behar dut? Zure ordenagailu eramangarria (ekartzeko aukerarik ez baduzue La Perrerak jarriko du bat)

1. eguna — Diseinatu eta inprimatu modu erraz batean
· Tailerraren aurkezpena, materialak eta makinaria.
· Doako eta online tresnak erabiliz lehen piezen diseinua.
· Fitxategien prestaketa eta lehen inprimaketak zeramikan.

2. eguna — Diseinu aurreratua Rhinoceros 8-rekin
· Rhino 8 softwarearen sarrera praktikoa.
· Pieza pertsonalizatuen diseinua zeramika-inprimaketarako egokituta.
· Piezen postprozesatua eta akaberak.

*Bigarren egunerako, zure ordenagailuan Rhinoceros 8 instalatuta izatea beharrezkoa izango da.
Doako 90 eguneko bertsioa deskarga dezakezu esteka ofizial honetatik:
https://www.rhino3d.com/eval/
Ez da txartelik behar eta guztiz funtzionala da probaldian zehar.

Jose Real fabrikazio digitalean espezializatutako arkitektoa da, Fab Foundation-ek Fab Academy programaren bidez 2016an ziurtatua. The Real Studio estudioaren sortzailea da, eta bertan diseinua eta arkitektura uztartzen ditu 3D inprimaketaren, diseinu parametrikoaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.

2020ko otsailetik Nebrijako Unibertsitateko irakaslea da, eta fabrikazio digitalari lotutako irakasgaiak ematen ditu bertan. 2025eko irailaz geroztik, Kunsthal Bilbao IEDko irakasle-taldeko kide ere bada.
Madrilgo Unibertsitate Europarrean, Bilboko Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Arte Ederren Fakultatean aritu da irakasle eta tailerrak ematen.
Fab Manager-a izan da Madrilgo Europako Unibertsitateko Fab Lab-en, Fab Expert Deustun eta ikertzailea EHUn 2024ra arte. Halaber, hezkuntzari eta fabrikazio digitalari lotutako Fábrica de Fabricantes bezalako proiektuak sortu ditu. Une honetan, Donostiako ETSA/AGETeko doktoregai da.

18-30 urte. Cast.

Prezioa: doan.

Geratzeko tokia: Makergunea, Sabino Arana 50 (Bilbo)

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak:

-Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18:30-20:30.

FILOSOF-IA programako saio honetan, filosofiaren eta magiaren arteko topaketa proposatzen dugu, baita pentsamendu kritikoaren eta irudimenaren artekoa ere.

Antzezpen artistiko baten bidez, Carla Alcariok eta Asier Martínez Seoanek pentsalari batzuk ezagutzeko gonbita egingo digute: María Zambrano, Michel Foucault eta Friedrich Nietzsche, besteak beste. Beren garaiari aurrea hartu eta ondorengo belaunaldiek bertatik bertara biziko dutena aurreikusten dute hiru egile horiek.

Filosofiara hurbiltzeko modu horrek aukera emango digu kontzeptuak erlazionatu eta galderak egiteko: zer pentsatzen dugu botereaz, indarkeriaz edota mendebaldeko gizarteetan eman den zentzuaren galeraz?

Ekitaldi hau hausnarketarako abiapuntu izango da. Jakinmin Elkarteak dinamizatuko duen gogoeta-saio batean parte hartzeko aukera izango dugu, non magia, filosofia eta XX. mendeko pentsalari horien bitartez gure mendeko pentsamendu humanista aztertuko ditugun.

*Carla Alcario filosofiaren eta poesiaren zale amorratua da. Kuriositate hutsez sartu zen ezagutzaren bilaketan eta orain bere Youtubeko kanalean partekatzen ditu bere ezagutzak, eskuraezina dirudien diziplina baten hormak eraitsiz. Bere helburua galderen bitartez pentsamendu kritikoa eta introspekzioa sustatzea da, giza existentziaren funtsezkoak diren gaiak aztertuz.

*Asier Martínez Seoane Filosofarte espazioaren sortzailea da. Hausnarketa gunea sortu du pentsamendu kritikoa sustatzeko helburuarekin, non filosofia zabaltzen duen magia efektuak egiten dituen bitartean. Cadena Ser irrati-katean parte hartu du eta hizlari gisa aritu da 2024ko “Filosofiako olinpiada nazionaletan”.

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18:00-20:00. Teknologia, gizakiak eta natura elkarrekin orekan bizi diren etorkizuna imagina dezakezu? Etorkizun posible hori Solarpunk generoak irudikatzen du, eta urrian La Perreran egingo dugun tailerrean zehar Solarpunk-a ilustrazioaren bitartez ezagutzeko aukera izango duzu Bea Markaida (@bemark.ilustracion) ilustratzailearen eskutik. Genero hori azken hamarkadako zientzia-fikzioaren kutsu pesimistatik aldentzen da, etorkizun jasangarri batekiko ilusioa berreskuratuz.

Tailer hau osatzen duten lau saioetan zehar Solarpunk pertsonaia eta hiriak sortuko ditugu. Alde batetik, ilustraziorako teknikak landuko ditugu, irudia nola eratu ikasiz, eta batez ere, sormena etorkizuneko komunitate bat asmatuz landuko dugu, gizaki, errobot eta imagina dezakegun oroz betez.

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: gratis.

Lekua: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

11:30-13:30. Bootcamp hau biomaterialen unibertsoan murgiltze praktiko eta esperimentala da. Lau saiotan zehar, jatorri naturaleko materialen familiak eta horiek eraldatzeko aukerak aztertuko ditugu. Materia biziaren hazkuntza landuko dugu, bioplastikoak egosi eta landare-zelulosadun materialak sortuko ditugu. Etapa bakoitzak ingurumena errespetatzen duten sorkuntza-moduetara hurbilduko gaitu, La Perrerako bertako sorkuntza-ekosistema elikatuko duten emaitza ukigarriak sortzeko.

Tailer honen helburua parte-hartzaileak biomaterialekin ikertzeko eta esperimentatzeko teknikekin ohitzea da, gure eguneroko bizitzan aplikatzeko behar ditugun ezagutza eta tresnak baditugula ulertuz. Osagaiak ikertuko ditugu, forma desberdinetan konbinatzean nola erreakzionatzen duten ikusiko dugu eta materialak sortzeko modu anitzak aztertuko ditugu. Gainera, diseinuan, zientzian eta jasangarritasunean ibilbide berriak ezartzen ari diren proiektu inspiratzaileak ezagutuko ditugu.

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18:30-20:30. Saio honetan, Imanol Alvarez Varelak nerabeentzat idatzitako eleberri filosofiko bat aurkeztuko digu. Baina hori baino gehiago, filosofiaren hezkuntza ulertzeko modu bat da aurkeztuko duguna, filosofia ikasteaz gain, filosofatzea aldarrikatzen duena.

Zein da filosofiaren lekua hezkuntzan? Nola irakatsi behar da? Eta gaia modu zabalago batean hartuz gero, zein da filosofiaren papera gure gizartean?

Jakinmin elkartean urteak daramazkigu La Perreran, eta Euskal Herri osoan zehar, elkarrizketa filosofikoa sustatzen. Eta oraingo honetan, metodoa erabiliko dugu metodoa bera zalantzan jartzeko.

Animatu eta etorri parte hartzera!

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Eraman zure proiektua hurrengo mailara!

Ikastaro intentsibo hau gure ekoizpen eta nahasketa programetan parte hartu dutenentzat (edo ezagutza jakin batzuk erakutsi ditzaketenentzat) pentsatuta dago, eta musikaren munduan ikasten eta trebatzen jarraitu nahi dutenentzat.

Etengabeko praktika oinarri hartuta, ekoizpen, nahasketa eta grabazio berrietan murgilduko zara, aurreko ikastaroan baino genero konplexuago eta erronka handiagoko tokiko artistekin lan eginez.

Baina hori ez da dena: aukera paregabea izango duzu zure proiektu pertsonala garatzeko, gure baliabideak erabiliz eta urrats bakoitzean laguntza profesionala jasoz.

Zure grina eta konpromisoa ikusi nahi ditugu, eta industria musikalaren oinarriak gertutik ezagutzeko ateak irekiko dizkizuten trebetasunak hobetzen lagundu.

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

18:30-20:30. FILOSOF-IA programaren saio honetan, hain naturala bezain beldurgarria den prozesu bati buruz hitz egiteko elkartuko gara: zahartzea. Zahartzea esperientzia unibertsala eta saihestezina den arren, oro har arindu beharreko zerbait bezala ulertzen da. Aldi berean, oso gutxitan hartzen ditugu adinekoak erreferentetzat: haien bizipenak homogeneizatu eta ikusezin bihurtzen ditugu. Inor ez da soilik “heldua”, baina, zergatik murrizten dugu pertsona nagusien identitatea “zaharrak” izatera soilik?

Saio honetan, zahartzea zer den galdetuko diogu gure buruari, eta zer kontzepturen arabera eraiki diren gure ideiak. Zer eginkizun du lan-sistemak eta produktibitateari buruzko gure nozioak? Zer eragin dute sare sozialek? Eta presio estetikoak? Era berean, zahartzea ikuspegi inklusiboagoetatik aztertzen duten beste ikuspegi batzuk argitzen saiatuko gara, hala nola gerontologia kritiko feminista. Hori guztia Leonor Cervantes Vargasen eskutik etorriko da, zahartzea ikerketa-gai nagusitzat duen filosofo eta politologoa.

*Leonor Cervantes Vargas malagarra Madrilera etorri zen Filosofia eta Zientzia Politikoak ikastera, baina, azkenean, gidoiaren eta dokumentalaren munduan aritu da profesionalki. Gainera, duela bi urte baino gehiagotik, hilero iritzi-zutabe bat idazten du Público egunkarian, pertsonen arteko harremanak, identitatea, prekarietatea edo Interneteko unibertsoa bezalako gaiak jorratzeko. La Casa Encendida bezalako erakundeentzako tailerrak zuzendu ditu, FILOSOFIA&CO argitaletxean idatzia du eta GenPlayz edo Carne Cruda bezalako formatuetan parte hartua du. 2024an, UCMren Genero Ikuspegidun Gradu Amaierako Lan Onenaren Saria irabazi zuen, “Zer da zahartzea? Zahartzea gerontologia kritiko feministatik pentsatuz.”. Orduz geroztik, zahartzeari buruz ikasi eta irakurtzen du, fenomeno hori ulertzeko begirada atsegin eta pluralak bilatuz.

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Geratzeko lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 20

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

10:30-14:00. Elkarrizketa argudiatu kooperatiboa sustatu eta gidatzeko oinarrizko formakuntza teoriko-praktiko bat da hau. Ekimen hau La Perrerako FILOSOF-IA saioetan parte hartzen duten pertsonen interesetik sortu da, baina irekita dago talde hausnarketa prozesuak bultzatu, dinamizatu edo lagundu nahi dituen edonorentzat.

Jakinmin elkartean urteak daramatzagu La Perreran eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan lanean, elkarrizketa filosofikoa erabiliz askotariko gaiei buruz modu argudiatu eta kooperatiboan hausnartzeko. Esperientzia horretatik abiatuta, proposamen filosofiko‑pedagogikoaren funtsezko gakoak partekatuko ditugu.

Saioak azalpen teorikoak eta praktikoak uztartuko ditu, zuzenean gero zure testuinguruetan erabili ahal izango dituzun baliabideak esperimentatzeko (talde komunitarioak, hezkuntza, kultura, elkartegintza eta abar).

Zer eramango duzu?
– Taldean elkarrizketa filosofiko‑pedagogikoak abiarazi eta garatzeko jarraibideak.
– Pentsaraziko duten eta hausnarketa aurrera eramango duten galderak formulatzeko baliabideak.
– Partekatutako ideiak moderatu, bildu eta antolatzeko oinarrizko jarraibideak.

Elkarrizketa ikaskuntzaren abiapuntua nola bihur daitekeen esploratu nahi baduzu, eta proposamen honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu aukera hau.

Jakinminek eskainitako formakuntza honetan itxaroten zaitugu La Perreran!

18-30 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: 5€

*La Perrerak parte hartu izanagatik ziurtagiri bat eskainiko du.

Geratzeko lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 30

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

12-17 urte

17:30-19:30. 12 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara eta teknologia eta ingurumenaren zaintza interesatzen bazaizu, tailer hau zuretzat da. Ez duzu aurretiko esperientziarik behar, ikasi eta sortzeko gogoa besterik ez.

Tailerrean, energia garbiarekin funtzionatzen duten auto elektrikoak diseinatu eta muntatzen ikasiko duzu. Taldean lan egingo duzu erronka ezberdinei aurre egiteko eta ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasunari buruz gehiago ikasteko.

Gainera, GREEN POWER mundua eta bere lehiaketak ezagutuko dituzu, berrikuntza eta ingurumen kontzientziaz betetako esparru bat esploratzeko aukera paregabea.

Etor zaitez gaitasun berriak garatzera, gazteekin elkarlanean aritzera eta zure ideiak planetaren zaintzan lagunduko duten ibilgailu bihurtzera.

12-17 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Makergunea, Sabino Arana 50 (Bilbo).

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer hau robotika ikasi nahi duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta ez da aurretiko esperientziarik behar.

LEGO robotak diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasiko duzu, teknologiaren eta ingeniaritzaren kontzeptuak aztertuz, talde-lana ahaztu gabe. Ondo pasatzen duzun bitartean, erronken bidez, teknologiak eta ingeniaritzak bizitza errealean nola funtzionatzen duten ikusiko duzu.

Gainera, FIRST LEGO League mundura hurbilduko zara, eta nahi baduzu, unibertso harrigarri hau gehiago esploratu ahal izango duzu.

Anima zaitez gaitasun berriak garatzera, taldekako lanean aritzera eta zure ideiei bizia ematera robotekin!

12-17 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Makergunea. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!

17:30-19:30. Tailer hau musikaren eta ekoizpenaren arloan lehen urratsak eman nahi dituzten gazteei zuzenduta dago, aurretiko esperientziarik gabe.

Jarduera praktiko eta dinamikoen bidez, zure abestiak sortzen, nahasten eta grabatzen ikasiko duzu, estudio batean musika nola egiten den ulertzeko oinarrizko kontzeptuak ezagutuz.

Gainera, profesionalen laguntza izango duzu prozesu guztian zehar, zure ideiak garatzeko eta lehen musika proiektua konfiantzaz sortzeko.

Etor zaitez ikastera eta sortzera; hemen zure ideiak soinu bihurtzen eta zure pasioa musikaren bidez adierazten ikasiko duzu.

12-17 urte. Cast/Eusk.

Prezioa: doan.

Lekua: Sala Coworking 04 Gela. La Perrera, Sabino Arana 50.

Gehienezko plaza kopurua: 12

Inskripzioak: Irailaren 1etik aurrera eta plazak bete arte.

Izena emateko fitxa.

– E-mail: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Informazio gehiago:

-Telefonoz: 661 73 12 94

-E-mail bitartez: laperrera@bilbao.eus

-Aurrez Aurre: La Perrera. Sabino Arana 50

Zure lagunekin elkarbanatu!