Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailetik adingabeak eta familiak laguntzeko Udal Gizarte Zerbitzuek garatzen duten programa bat da, soziohezitzaile eta prebentiboa, eta adingabeen eta haien familientzako arreta-programen osagarria.
Programa garatzeko honako jarduera hauek egiten dira:
- Tutoretzak: banakakoak eta taldekakoak.
- Kirol-jarduerak.
- Eskolako laguntza.
- Informatika eta eskulanak.
- Aisia eta denbora librea: txangoak eta irteerak…Talde multiprofesional baten (gizarte-hezitzailea, psikologoa eta gizarte-integratzailea) eta borondatezko monitoreen talde baten laguntza dute. Horiek talde-tutoretzak eta tailerrak antolatzen dituzte, eta hainbat gairi buruzko informazio-taldeak, esaterako: Gizarte-sareak, harremanak (adiskidantza, familia, bikotekidea…), eskolako jazarpena, autoestimua…
Helburuak
- Adingabeei elkarrizketarako eta garapen pertsonalerako toki bat eskaintzea.
- Haur eta gazteei gatazkak konpontzeko tresnak eskaintzea bizitzaren hainbat egoeratan nola jokatu jakiteko, besteekin hartu-emanak izateko…
- Autoestimu-maila handitzea eta nork bere motibazioak bila ditzan lortzea, pertsona bakoitzak positibotik duen oro aintzat hartuta.
- Heziketa-sisteman bere tokia aurkitzen laguntzea, dituzten gaitasun eta trebeziak sustatuta.
- Gazteen garapenean eragozpen diren familia-jokabideekin haustea.
- Balioen (errespetua, konpromisoa, ahalegina…) heziketa lantzea. Adimen emozionala lantzea, gazteei erreferentzia positiboak eta egunerokotasunean balioko dioten tresnak eskainita.
- Eskola-porrota eta eskola-absentismoa saihestea.
Populazio hartzailea
Programa Bilbon bizi diren adingabe eta familiei dago zuzenduta, batez ere Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetakoei.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
13 urtetik 17 urtera bitarteko 50 mutil eta 42 neska artatu ziren, guztira 92 adingabe.
2016:
BAKUVA Programa Bilbon bizi diren adingabe eta familiei dago zuzenduta, batez ere Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetakoei.
– Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailetik adingabeak eta familiak laguntzeko Udal Gizarte Zerbitzuek garatzen duten programa bat da, soziohezitzailea eta prebentiboa, eta adingabeen eta haien familientzako arreta-programen osagarria.
– 2016an 13 eta 17 urte bitarteko 113 lagun artatu izan dira (58 gizon eta 55 emakume).
– BAKUVA Programan parte hartu dutenen jatorriari eta kulturari dagokionez, % 74 hurrengo etorkin familia eta gutxiengo etniko hauetako da: Afrika, % 33; Latinoamerika, % 28; Estatua, % 26; Europa, % 6; Ijitoak, % 4; beste batzuk, % 3.
– Programa garatzeko, jarduera hauek burutzen dira:
• Tutoretzak: banakoak eta taldekoak
• Kirol-jarduerak
• Eskolako laguntza
• Informatika eta eskulanak
• Aisia eta denbora librea: txango eta irteerak…
• Gurasoekin eta eskolako tutoreekin harremana, guztien artean adingabearentzat hoberena bilatzeko.
• Monitore – boluntarioentzako prestakuntza, gazteen tutoreak izateko.
Talde multiprofesional baten (gizarte-hezitzailea, psikologoa eta gizarte-integratzailea) eta borondatezko monitore talde baten laguntza dute.