Epaimahaia – Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019
POP ROCK
Nerea Alberdi
Nerea Alberdi biolin-jotzaile, konpositore, orkestratzaile eta moldatzailea da. Musika-ikasketak egin zituen biolinean espezializatuta eta, haren ondoren, beka bat eman zioten zinema, bideojoko eta telebistarako musika-konposizioa Berklee College of Music ikastetxean ikasteko.
Konpositore gisa, batik bat, irudirako musikaren eremuan lan egiten du. Lucio Godoy konpositore ospetsuaren laguntzailea izan da eta bere kabuz lan egin du zineman, telebistan, arte eszenikoetan, publizitatean eta estudioko moldaketetan. Oraintsu egindako lanen artean (2017-2018 aldiaren amaieran), Velvet Colección telesaila, Cuando Dejes de Quererme film luzea, Guggenheim Museoarentzako Winter film ertaina, Jalpa 3Dko Mapping-eko ikuskizuna, Ane Guria rapzalearen oskestrako moldaketa berriak eta hainbat film labur ditugu.
Biolin-jotzaile gisa, musika modernoaren eremuan ibili da. Musikari eta musika-talde ugarirekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait taldetako kidea izan da. Besteak beste, Alann-Bique folk taldearekin Estatu barruko birak egin ditu eta El Cachivache tango-taldearekin nahiz Iker Gomez Dantza-taldearekin nazioartean ibili da. Gainera, The Travelling Brothers Big Band, Zenttric rock-taldearekin edo Vitoria-Gasteizko Orkestra sinfonikoarekin, besteak beste, egin ditu kolaborazioak. Gaur egun, Dr.Maha’s Miracle Tonic swing-taldearen kidea da, “Bank Robbers” bigarren diskoa aurkezten dabil Estatu barruko biran. Horrez gain, The Gospel Six ahots-seikotea eta Petit Cinema proiektua osatzen ditu eta Josu Bergara kantautorearekin, Rubiarekin eta jazzeko hainbat talderekin sarritan dabil elkarlanean.
Jorge Díaz
Blogaria (www.hipersonica.com , besteak beste) eta berak duen sormeneko estudioan freelance. Gaur egun Bilboko Aste Nagusian bertako pop-rockaren erakusketaren programatzailea ere bada. Banda berrientzat Bilbao Gauak antolatutako maketen lehiaketaren epaimahaikide aritu zen.
Efervescente Records disko-etxeko kidea eta Facebookeko “Yo Fui a EGB” (http://www.yofuiaegb.com), fanpage orriaren sortzailea ere bai. Azken hau Estatu mailan blogik garrantzitsuenen lehiaketa bitan saritua.
Bikendi Cadelo
Bikendi Bilboko gazte kultur-kudeatzailea da, musikaren barruan underground kutsu handieneko adarretako bat sustatzeko eta bultzatzeko lanetan espezializatua. Manchester edo Aarhus (Danimarka) bezalako hirietan zehar zenbait proiektu artistikotan 5 urte eman ondoren, jaioterrira itzuli zen berriro ere, Bilbo Hiria lehiaketan hirugarrenez parte hartzeko, iraganean haren epaimahaikide eta babeslea izan ondoren.
“Keep an open mind” webgunearen zuzendaria izan da 2009an sortu zuenetik. Gainera, musika arloko proiektuei dagokienez, Estatuaren lurraldearen barruko kontzertuak eta birak antolatzen ditu. Nerabezaroa gitarra eskuan zeukala eman zuen eta Bilborockeko agertokia Rise to Fall bezalako musika-taldeekin partekatu zuen, Bilbo Hiria lehiaketaren 21. edizioko kontzertuan.
Mari Jose Aranguren
Aldi batez bertoko musika-irratiari lotuta ibili ondoren, 2004an, Los 40 Principales irrati formulako saioan sartu zen esatari eta SER irrati-katearen zenbait saioren aurkezle. Gainera, irratiaren eta haren iragarkien ahotsa ere izan da.
Hainbat urtez Estatuko irrati baten bitartez musikaren gorabeheren berri izan ondoren, Euskal Herriko talde eta bakarlariak programazioan sartubehar zirela ikusi zuten, horien berri eman eta sustatzearekin batera.
Hala, SER irrati-katearen barruan CARA A saioa sortu zen, geroago LOS40 irratiaren formatua bereganatu zuen, astean ordubeteko iraupenarekin eta euskal musika kulturarekin inplikazio handiagoa erakutsiz.
Gaur egun, Josu Ortega dugu saioaren zuzendari eta aurkezle, euskal musika-irratiaren erreferentzia bilakatu da bere emisioaren orduan.
Musika-kazetari gisa egindako lanaz gain, antolatzaile ibili da Los40, Cadena Dial eta Maxima FM irratien musika-ikuskizunetan zein kontzertuetan (Aste nagusidance, LOS40 Summer Live, Gira Déjate Llevar…) eta SER Euskadi irrati-katearen ekitaldien barruko musika-ekoizpenean.
Iker Bárbara
Iker Bárbara bilbotar musikazalea da eta duela 15 urte hainbat kolektiboren bitartez (Bunch, 2 late Night, Garage Club…) hasi zen murgiltzen Bilboko musika-eszenan. 2012tik Zarata izeneko atalaren arduraduna izan da, hain zuzen ere, Mondo Sonoro aldizkari musikalaren Euskal Autonomia Erkidegorako, Nafarroako Foru Komunitaterako eta Errioxako Autonomia Erkidegorako edizioa. Musika-lehiaketen ohiko epaimahaikidea izaten da (Musiketxeak, El Certamen de San Adrian, Rockein, BBK Soinu Berriak…). Duela gutxi, EHMBEren (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen) 2018ko Musikaren Urtekaria argitaratzeaz ardura izan du. Apirilean proiektu berria plazaratu du: Basques On Decks; musikari buruzko hedabide honetan, Euskal Herriko eta inguruetako DJen eszenari lotutako guztia bilduko dute.
Epaimahaia – Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019
METAL
Cesar Pérez
Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide bigarren edizioan hasita. Behinolako Alternatiba kontzertu-agentziako kolaboratzailea izan zen. 30 urtetik gora daramatza lanean irratietako musika-saioetan, Uribarriko Ortzadar irratian eta Tas-Tas Irrati Librean, hain zuzen. Gainera, tarteka kontzertuak antolatzen hartzen du parte.
Sophie Laporte
Sophie, Neska goitizenez ere ezagutzen dena, AFTER LIFE Death Metal soinua egiten duen Bilboko musika-taldearen gaur egungo abeslaria da. UNBREATH Death Metal Melodikoa egiten duen musika-taldearen abeslaria izan zen Bilbo Hiria lehiaketaren hirugarren finalista geratu zenean -XXV. edizioan- eta edizio hartako FNACen, Stereozonaren eta Aste Nagusiaren sari bereziak jaso zituen.
Bere jaioterrian, Frantziako Errepublikan, Metal soinuko ehundaka kontzertu antolatu ditu 16 urte zituenetik eta FRENCHMETAL webzinearentzako erreportari-lanetan ibili da.
NeskÄ izeneko proiektu pertsonalaren barruan (Ikusentzunezkoak, Artea eta Musika), Sophie nazioarteko Rock eta Metal musika-taldeekin etengabe elkarlanean aritu da abeslari gisa. Azkenik, taldeentzako zerbitzuak eskaintzen ditu: ikusentzunezko arloan (bideoklipak, doinuen hitzen bideoak, etab.) eta Artwork-etan (marrazkiak, koadroak, etab.)
Sergio Martínez
Meatzaldeko kazetaria, 2016tik “Rockbidea” irrati-saioa zuzentzen eta koaurkezten du, rocka eta metala jorratzen duten latinoamerikar eta euskal taldetan berezitua, bizkaitarrak batez ere, Candela Radio Bilbaon. Halaber, ohiko kolaboratzailea da generoari dagokionez herri honetan urtetsuetariko eta ezagunetarikoaden Zopinpa Irratiko “La Mirada Negra” irrati-programan 2015etik. Aurretik Rock Encounter bloga sortu zuen, zeinaren bidezlehenbizikoz zuzeneko harremanetan jarrizen bizkaitarrock-metal egoeran sartuta zeuden eragile guztiekin. Honetaz gain, Kazetarien Euskal Elkargoko zein Euskal Kazetarien Elkarteko zuzendaritzabatzordeen kidea da.
Epaimahaia – Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019
URBAN
Borja Serra
Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasketak amaitu baino lehenenagotik orain arte garatu dituen proiektu eta lan guztien %90a musikaren inguruan izan dira. Bost urtetan baino gehiagotan, hainbat jardueratan ibili da: komunikazio-arduraduna (Rock Star aretoa, Radiation Tours…); noizbehinka ekitaldien programatzailea ekitaldi eta aretoetan (Rocket Club, Electropical jaialdia, Winona Forever Parties..), produktorea eta remixer lanak… Musikari lotutako lan-zerrenda amaierabakoa dauka, baina Dj gisa egindako zereginak nabarmentzen dira horien artean. Izan ere, 40 urterekin bizitzaren erdia diskoen artean eman duela esateko moduan dago. Mimoloco goitizena erabili du gehienetan eta erreferentziazko izenetakoa da azken hamarkadetako Euskadiko musika elektroniko underground-aren eszenan. 2017ko maiatzetik Mazmorra musika-taldearen kidea da. Talde horrek argitaratu berria dauka “Todo lo que arde” izeneko EP diskoa. Lan horrekin emanaldiak eskaini dituzte dagoeneko Kafe Antzokia
edo Dabadaba bezalako aretoetan eta maiatzaren 2a kaleko Merkatuko jaiaren edo 2017ko Caostica jaialdiaren barruko Artxandako amaiera-jaiaren moduko ekitaldi garrantzitsuetan.
Lorea Argarate
Lorea Argarate Zubia, 1990.urtean Bilbon jaioa. Txikitatik musika munduan egon dena, bai kontserbatorio munduan (klarinetea joz), bai banda eta orkestra artean (bere lehen soldatak irabaziz) eta azkenik lagunekin formazio desberdinak izanik (bai musika taldeetan eta baita Dj gisa). Musikaren gestioa eginez ikasi du eta horretan datza gaur egun, datozeneri bidea erreztu nahian, beti ere ekintzailetza, sormena eta berrikuntza eskutik helduz.
La Basu
Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu goitizenez, musikazaletzat jotzen du bere burua. Maite dituen musika-estiloen artean, rap-a, soul-a, dancehall soinua, reggae-a, R&B soinua, rock-a, punk-a eta flamenkoa ere ditugu.
1990eko hamarkadako hip hop kultura ezagutu zuen eta 1999an sortu zuen bere lehenengo andrazko rap-taldea “Jungla Urbana” izenarekin. Horrekin, kontzertuak egin zituzten Euskal Herrian zehar, izan ere, garai hartan kontu bitxia zen andreak rap-a abesten ikustea.
2001ean bere lehenengo maketa atera zuen “#k” izenburuarekin. Orduan bilakatu zen rap soinuetako talde garrantzitsuen abeslari gonbidatua gurean eta kanpoan.
Osasun-arazoak zirela eta, 2002an agertokietatik eta bizitza publikotik kanpo ibili zen tarte batez eta 2012ra arte ez zen itzuli, behin suspertuta, eta inoiz baino gogo handiagoarekin.
2013ko amaieran maxi berria atera zuen “Remixes” izenburupean, 2015eko martxoan “Aire es Vida” izenburuko lehenengo diskoa ekarri zuena. 2016ko ekainean atera zuen EP berria, “Izotz Erregina” izenburuko hurrengo diskoaren aurrerapena zena. Azken hau osorik euskaraz eginda dago, arlo honetan disko osoa euskaraz grabatzeko lehenengo andrazkoa izanik.
Hurrengo artisten laguntzailea izan da: Fermin Muguruza, Aneguria, Natalia Garmendia, Tremenda Jauría, Ohiana Bartra, Maria Rivero, Enkore, Bad Sound System… Ibai DJ-a aparatuetan lagun daukala, La Basu oraindik da andrazko rap-aren erreferentzia nagusia Bilbon, eta oraingoan indarrez nahiz soinu kementsuez jositako zuzenekoekin datorkigu, ezelango zalantza barik, guztion arreta erakarriz.
Bestalde, La Basu, Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” izeneko proiektuaren arduradunetako bat da, andreak hip hop-aren kulturaren barruan sustatzeko asmoarekin. Idazmeneko tailerrak eskaintzeaz gain, ekitaldiak sortzen dituzte agertokietarako pausua ematea erabakitzen duten andre guztiekin, musikaren barruan merezi duten espazioa emanez.
2017ko abenduaren 27an “Ni naiz Izotz Erregina” izenburupean bere azken lana argitaratu zuen, osorik euskaraz abestutako diskoa.