Etxetik gertu, Barrutiko Udaltegian zenbait gestio eta izapide egin ditzakezu, Udalaren bulego nagusira jo behar izan barik: Errolda-agiria, helbide-aldaketa, diru-laguntzen eskaera edo auzoko hainbat ekintzatan izena ematea.
Honako hauek dira egin daitezken izapideak:
- Erregistro Nagusia.
- Biztanleen udal errolda: errolda bolanteen bidalketa. Altak, helbide aldaketak eta egoitza baimen iraunkorra ez duten erkidegotik kanpoko atzerrien errolda inskripzioen berrikuntza.
- Hauteskunde erroldaren zerrenden erakusketa eta erreklamazioen harrera.
- Errolda ziurtagiriak.
- Udal garraio-txartelaren eskaera (Bilbotrans)
- Minusbalidotasuna dutenentzako aparkaleku txartela.
- Diru-laguntzen eskaera.
- Hiri Partaidetzako Erakundeen Udal Erregistroaren izen-emateak.
- Udal zentroetan antolatutako ikastaroen eta tailerren aurre izen-emateak eta matrikulazioak.
- Udalak antolatutako haurrentzako eta gazteentzako programen aurre izen-emateak eta matrikulazioa.
- “Bilbao” Udal Egunkariaren harpidetzak.
- Iradokizunen eta erreklamazioen harrera.
- Fakturen erregistroa.
- “Pago a la Carta” zerbitzuaren informazioa eta eskaera bilketa.
- Obrak, irekiera eta jarduera lizentzien eskaera.
- Aldi baterako elikagai jardueren instalazio eskaera.
- Ezkontza zibilen eskaera.
- Auzoko baimen eskaera.
Gainera, batzar-gelak edo ekintza-aretoak erreserbatu daitezke elkarte gisa jarduera bat antolatzen baduzu.