* Udalak pixkanaka berrirekiko ditu udal kiroldegiak ekainaren 8tik aurrera. Informazio guztia hemen.
Kirola praktikatzeko aukera dago Artxanda, Atxuri, Deustu, Casilla, Abusu, Miribilla, Errekalde, San Ignazio,Txurdinaga eta Zorrotzako kiroldegietan eta AzkunaZentroaren Jarduera Fisikoko Zentroan.
Denetariko ikastaroak daude: fitness-a, igeriketa, pilatesa, spin bike-a, tenisa, dantza modernoa, dantza erritmikoa, mantentzea, zumbing-a eta padela.
Hileko 8,85 euro ordainduta abonua egin eta hainbat instalakuntza erabat doan erabili dezakezu: igerilekua, atletismo pista, hockey pista, ping-ponga, erabilera askeko gimnasioa…
Gainera, deskontuak izango dituzu ikastaro guztietan eta futbol zelaiak edo pistak erreserbatzean.
Bilbao Kirolek EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena eginda dauka. Unibertsitate horietako edozeinetan matrikulatuta bazaude, jarri zaitez kirol-zerbitzuekin harremanetan eta eskatu zuretzako onurei buruzko informazioa.
1. BARRUTIA: Deustu
2. BARRUTIA: Uribarri
3. BARRUTIA: Otxarkoaga – Txurdinaga
6. BARRUTIA: Abando
7. BARRUTIA: Errekalde
Onura gehiago
Kiroldegiek beste jarduera-mota batzuk ere eskaintzen ditu, esate baterako, BK Run, running-eko zaletuen kluba, zirkuitu-eskaintza zabalarekin.
Beste kirol batzuk ere egin ditzakezu kluben bitartez edo Bilbao Kirolek antolatzen dituen martxa edo ibilbideak bezalako programetan izena eman dezakezu.
Ezagutu Bilbao Kiroletan abonatua izatearen onura guztiak:
- Ikastaroetan izena emateko aurretiazko hitzordua. Abonatuak ez direnek baino lehenago izena eman dezakezu.
- Doako sarbidea aparkalekuetara: Miribilla (ordu bi) eta Errekalde (ordu bi eta erdi)
- %20ko deskontua Gernika-Bilbo running-eko proban Jotamas Eventos SL sozietatearekin.
- %10eko deskontua Nordic Walking ikastaroetan.
- %10eko deskontua Golfean. Pitch@Putt Urgoiti Jauregia
- %10eko deskontua Guretxoko Irristaketa Kirol Klubak antolatutako Skateboard Ikastaroetan.
- Livingstone Bidaiak: deskontuak elurretarako bidaietan eta materialen alokairuan.
- Errea kirol-arropa: %10eko deskontua Bilbao Kirolen abonatuentzat eta %15 G edo Gehiago karneta dutenentzat.
- Deskontuak BilboBenturan: Deskontuak elurretarako bidaietan, eski/snow eta forfaiteko materialak konpontzean eta alokatzean.