Nork dauka parte hartzeko aukera?
Honako baldintzak betetzen dituzten bakarlari eta musika-taldeek:
- Taldekide gehienek gazteak izan behar dute (taldekideen %50k gutxienez 16 eta 30 urte arteko adina).
- Musika taldeak honako baldintzetako bat bete beharko du:
- Taldekideetako bat behintzat Bilbon erroldatuta egon beharko da.
- Musika-taldearen entsegu lokala Bilbon egon beharko da. Kasu honetan antolakuntzak agiri bat eskatu ahal izango du informazio hau baieztatzeko.
Hilean behin, beti ostiraletan, 20:00etan eta SARRERA DOAN, Bilborock Bilboko talde eta bakarlarien sorkuntza eta lanen agertoki bihurtuko da.
Freskure kontzertuek ez dute dirurik jasotzen.
Taldeei bideoan grabatutako kontzertua emango zaie.
Pisten bidez audio-grabatutako kontzertua ematen zaie taldeei, beste espazio batzuetara aurkezten has daitezen eta, hala, beren ibilbide profesionala eta beren proiektuen hedapen profesionala garatzen has daitezen.
VS-n hautatzen ez diren taldeek freskure!-n jotzeko aukera izango dute.
FRESKURE ziklotik pasa diren taldeek, SON ESTRELLA GALICIA taldeak Bilborockekin lankidetzan programatzen dituen kontzertuetan, estatuko eta nazioarteko bandak irekitzeko banda izateko aukera izango dute eta kontzertu hau hautatutako bandari ordainduko zaio.
FRESKURE ziklotik 50 banda baino gehiago igaro dira. Programa honen helburua tokiko proiektu amateurrak eta hasiberriak profesionalizatzen laguntzea da, beren lanak publikoaren aurrean eskeintzeko kalitate profesionalarekin eta prestakuntza-pilula baliotsuak emanez, beren kultura-ekintzailetarako eta etorkizun profesionalerako ikaskizun gisa balio diezaieten.
Urtero, abendu bakoitzean, FRESKURE BEREZIA! izeneko kontzertu berezi bat egingo da bertako artista eta artista-nazional ospetsuekin.FRESKURE ziklotik pasa diren taldeak freskure berezia irekitzeko banda izango dira. Kontzertu hau hautatutako bandari ordainduko zaio.
10€/12€-ko sarrerarekin, kontzertu hau irekiko duen banda FRESKUREn parte hartu dutenen artean aukeratuko da, urtean zuzenekorik onena erakutsi duena. Bilborock-en erabiltzaile gazteentzat sarrerak prezio berezian eta gonbidapenak erreserbatuko dira.
URTARRILAK 24:
STOUTS + UNICORN RIDERS
OTSAILAK 28:
NORMAN BATES + VILVAO
APIRILAK 25:
GYDEON + GOODBYE KEPPLER
MAIATZAK 23:
TEMPLOS + MONDAY POTIONS
EKAINAK 20:
BAIEZTATZEKE
URRIAK 10:
BAIEZTATZEKE
AZAROAK 28:
BAIEZTATZEKE
ABENDUAK 26:
BAIEZTATZEKE
Parte hartzeko beharrezkoa da izena emateko inprimakia deskargatu eta betetzea eta bilborock@bilbao.eus helbidera bidaltzea “Freskure” gaiarekin.