PROIEKTUEN DEIALDIA

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak KONEKTA IDEIAK “GreenGlam: Moda Jasangarria” programako proiektuen bigarren deialdia egin du, moda jasangarriaren eremuan zentratuta, helburu hauekin:

  • 2030 Agendak horri buruz planteatzen dituen erronken inguruan sentsibilizatzea,
  • ekimenak garatzen laguntzea eta espiritu ekintzailea sustatzea teknologiaren, artearen eta jasangarritasunaren testuinguruan,
  • arlo horretako ekintzailetza gazteei hurbiltzea.

Nork aurkez ditzake proiektuak?

  • Gazteek, banaka nahiz taldeka.
  • Adina: 18 eta 35 urte bitartean.
  • Bilbon bizi direnak edo hiriarekin loturaren bat dutenak. Taldeen kasuan, gutxienez pertsona batek Bilbon bizi beharko du, eta horietako bat izendatu beharko dute Gazteria eta Kirol Sailaren aurrean taldearen ordezkari gisa jardungo duena.

 

Noiz eta zelan aurkez dezakezu/e proiektua?

Proiektua otsailaren 11tik martxoaren 21era aurkez dezakezu. Proiektuek originalak izan beharko dute, eta egileen erantzukizuna izango da hori bermatzea, ez beste inorena.

Bete ezazu honekin batera dagoen fitxa eta bidali helbide honetara: gazteria@bilbao.eus

DEIALDI IZEN EMATEA

KONTAKTUA

gazteria@bilbao.eus

944 20 30 98 (Ast-ost 9:00-14:00, eta asteazkenak 17:00 arte).