18-30 urte dituzu? Zerbait kontatzeko duzu? Gustatuko litzaizuke parte hartzea interesatzen zaizu(e)n gai bati buruzko dokumentala egiten? Zuek egindako dokumentala izango da. Orain duzu aukera!
Zer da KONEKTA DOKU?
Gazteria eta Kirol Sailaren ekimen bat da, gazteei ahotsa emateko. Lankidetzan egindako dokumental batean parte hartu ahalko duzu.
Zer eskaintzen dizu KONEKTA DOKU-k?
Zinemagintza dokumentalari buruzko doako prestakuntza-tailer bat, 4 saiokoa. Ikus- entzunezko hizkuntza eta narrazio- baliabideak ikasiko dituzu. Gazteek parte hartzea, haien sormena garatzea eta bizipenak trukatzea bultzatu nahi dugu.
Tailerrean 4 saio presentzial egongo dira, La Perreran (Sabino Arana 50), 17:00etatik 20:00etara, lau zapatu hauetan (egutegia gutxi gorabeherakoa da).
- – Apirilaren 1ean, 22an eta 29an
- – Maiatzaren 6an
Saioetan, jarraipen indibiduala egingo die arduradunak parte-hartzaileei.
Tailerrean dokumental bat sortu eta ekoitziko dute gazteek, eta, gero, amaierako ekitaldian proiektatuko da lana.
Baldintzak
– 18-30 urte bitartean izatea.
– Bilbon bizitzea.
– Grabatzeko gailu bat edukitzea: kamera, smartphonea…
– Izena emateko Bilbao Gazte web orrialdean dagoen inprimakia bete eta ideiakmartxan@bilbao.eus emailera bidaltzea 2023ko martxoaren 19a baino lehen.
Parte-hartzaileen kopurua
Tailerrean, gehienez ere, 15 pertsonak parte hartu ahalko dute. Aniztasun- eta motibazio- irizpideei jarraituta hautatuko dira parte- hartzaileak.
Zertarako konpromisoa hartzen duzue?
- Aktiboki lan egiteko ekimen honetan.
- Antolatzaileek deitutako saio guztietara etortzeko.
- Film laburrean parte hartzen duten pertsona guztien irudi-baimena izatea, erakundeak emandako ereduaren arabera.
- Gazteria eta Kirol Arloari baimena ematea dokumentala eta hura egiteko prozesua zabaltzeko.