Berdindu Eskola hezkuntzaren arlorako Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren zerbitzu espezializatu bat da, eta honako helburu hauek ditu:

  • Sexu- eta genero-joera ezberdinen normalizazioan pausoak ematea eta homofobia, lesbofobia eta transfobiagatiko bereizkeria ezabatzea.
  • Gizarte-politika publikoetan eta zerbitzuetan LGTBI ikuspegia lortzea.
  • LGTB pertsonei eta horien hurbilekoei informazioa eta aholkularitza ematea, pertsonarentzako, familiarentzako zein gizartearentzat kostu txikienaren bila arituta.

Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilbao Kirolakek lankidetza-lerro bat eratu dute programa horrekin, umeei eta nerabeei zuzentzen dizkieten programetan eta, oro har, kirol programetan aipatu helburu horiek landu daitezen. 2016. urtean honako ekintza hauek garatzea aurreikusita dago:

  • Begiraleak trebatzea.
  • Sentsibilizazio-tailerrak gaztegunetako neska-mutilekin.
  • Programetan erabiltzen den materialaren berrazterketa.

Helburuak

  • Genero-estereotipoez eta -eginkizunez hausnartzea, jarrera kritiko bat bultzatuz gizarte honetan maskulinitatearen eta feminitatearen gainean ezarrita diren ereduei buruz.
  • Maitasunaren inguruan eraikitako mitoak deseraikitzea, barneratuz benetako maitasuna elkarrekiko errespetua eta konfiantza ematen den harreman sano eta positibo batean oinarritzen dela.
  • Genero-indarkeriazko egoerak identifikatzeko eta horiei aurre egin eta salatzeko estrategiak eskuratzea.
  • Gazteen eta irakasleen artean zubiak eraikitzea, eta gurasoak sentsibilizatu eta inplikatzea.

Epea

Ikasturtean zehar.

Populazio hartzailea

  • DBHko, Batxilergoko eta LHZko ikasleak.
  • Hezkuntza ez formalaren esparruko taldeak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus