Bilboko Herri Krosa hirian egiten den herri-lasterketa bat da eta izena ematen duten parte-hartzaile guztiak irabazle ateratzen dira Bilboko kale nagusietatik egiten den 10 km-ko ibilbidea burutuz gero. Maila leuneko proba gisa dago sailkatuta, ia ez duelako zailtasunik.
Helburuak
Bilboko Herri Krosak kirol aktibora eraman nahi du orain arte eskaintza egokirik aurkitu ez duen herritar kopuru garrantzitsu bat, eta proba amaitzen duten parte-hartzaile guztiak irabazletzat hartzen dituen ikuspegiaz baliatzen da horretarako.
Populazio hartzailea
- Herritarrak
- Probako parte-hartzaileak
- Estatutik eta nazioartetik etorritako bisitariak
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Bilboko Udaleko ondorengo Sailak: Segurtasun eta Babes Zibilaren Saila; Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila.
- Ekitaldiaren enpresa sustatzailea.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
7.537 lagunek parte hartu dute Bilbao Herri Krosaren 30. edizioan, Bilboko kale nagusietan zehar egiten den 10 km-ko lasterketa.
Bilboko Herri Krosaren datuak (2015eko azaroa):
- Zirkuitua: Bilboko kale nagusiak
- Ezaugarriak: 10 km
- Parte-hartzaileak: 8.714 lasterkari