Bilbao-Bilbao Nazioarteko Martxa Zikloturista berezko berezitasunak dituen proba zikloturista bat da. Bizikletan ibiltzen diren guztientzako egokia da, mailaz mailako irteerak daude eta ez du sailkapenik ezartzen. Era horretan, parte-hartzaile bakoitzak bere nahi eta aukeren arabera egin dezake ibilbidea.
Helburuak
Bilbao-Bilbao Nazioarteko Martxa Zikloturistak nazioarteko zikloturisten kirol-proben agertokian kokatu nahi du Bilbo eta txirrindularitza praktikatuz gozatzen duten guztien parte-hartze ugari eta anitza ahalbidetzen du, parte-hartzaile bakoitzari aukera ematen zaiolako martxa bere aukeren arabera egiteko eta “martxa” hori protagonista gisa sentitzeko eta bizitzeko.
Populazio hartzailea
- Herritarrak
- Estatutik eta nazioartetik etorrita parte hartzen duten zikloturistak
- Estatutik eta nazioartetik etorritako bisitariak
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Bilboko Udaleko ondorengo Sailak: Segurtasun eta Babes Zibilaren Saila; Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila.
- Ekitaldiaren enpresa sustatzailea.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
Bilbao-Bilbao Estatu mailan parte-hartze handienetakoa duen ibilbide zikloturista da, guztira 8.124 lagunek izena eman dute 115 km-ko ibilbidean.
2015eko datuak (2015 martxoa)
- Zirkuitua: 115 km-ko ibilbidea
- Parte-hartzaileak: 6.831 izen-emate