Europa eremuko musika-lehiaketa bat da, goraka doazen pop-rock, metal eta elektronika nahiz beste joera batzuetako musika taldeei zuzendua. 38 musika talde hautatzen dira Bilborocken zuzenean jotzeko.
Helburuak
- Profesionalak ez diren 18-35 urte bitarteko taldeen musika bultzatzea.
- Talde horien lana zabaltzea agertokian estatuko eta nazioarteko beste taldeekin batera joaz.
- Jendeari Europan goraka doazen talde berriak zuzenean entzuteko aukera ematea.
Populazio hartzailea
- 18 urtetik 35era bitarteko gazteak.
- Adin orotako jendea.
Epea
Apirila-maiatza (izen-ematea). Iraila-azaroa (kontzertuak).
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
944151306
Nazioarteko musika-lehiaketaren 29. edizioa Pop-rockaren, Metal doinuen, Musika Elektronikoaren eta beste hainbat joeratan gorabidean dauden musika-taldeei zuzendutakoa. Guztira, 486 musika-taldek izena eman zuten. Horien %68 Estatuko beste lurraldeetatik datoz, %21 EAEtik eta %10 nazioartetik. Epaimahaikideek aukeratutako 38 musika-taldek jo zuten Bilborocken egindako 16 kontzertuetan. Horietara, guztira, 2.357 lagun joan ziren. Alien Tango (Murtzia), Hex (Bizkaia) eta Skygaze (Asturias) izan ziren kategoria bakoitzeko irabazleak. Jaialdi honek berezko atala dauka Bilbao Gazte webgunean lehiaketari buruzko informazio osoa begiratzeko. Aurten lehendabizikoz antolatu da kontzertu berezi bat, urriaren 26an, BIME jaialdiarekiko lankidetzaren ondorioz, Melenas eta Los brazos musika-taldeekin, “Basque Music at BIME” deialdian hautatutakoak.