Bilboko euskaltegiekin batera burututako programa Bilboko auzoetan euskararen erabilera sustatuko duten hainbat tailer eta jarduera egiteko (bisita gidatuak, dantza edo dastamen tailerrak, bizikletazko ibilerak…).
Helburuak
- Auzoetan euskararen erabilera bultzatzea.
- Bilboko gazteen hainbat gizarte-harremanetan euskararen erabilera bultzatzea.
Populazio hartzailea
Oro har, herritarrak
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Bilboko euskaltegien sarea.
Harremanetarako
Askotariko jarduera ugari eskaini ziren eta barruti guztietan ondo erantzun zen, guztira 1500 parte-hartzaile inguru.