Emakumea, Osasuna eta Indarkeria Programa 2008an jarri zen abian bilbotar emakumeen ahalduntzea bultzatzeko asmoz, batik bat bilbotar emakume etorkinena, komunikazio eta elkarrekiko harreman gunetan prestakuntza eta sentsibilizazioa eskainita. Horretarako sexu-indarkeria eta familia barruko indarkeriari aurrea hartzeko eta emakumeen osasun integrala sustatzeko egiten da lan, azken hori ongizate osoko egoera bezala ulertuta, baina ez bakarrik ongizate fisikoa, baita emozionala ere.
Bilbao Gazteri lotutako helburuak
Bilboko emakume etorkinen ahalduntzea, genero-indarkeriari aurrea hartuz, sexu- eta ugaltze-osasuna sustatuz eta parte hartzen duten emakumeen komunitateetan transmisio-kanalak ezarriz, emakumeak euren ingurunean eta euren ingurunetik sentsibilizatu eta informatu daitezen.
Populazio hartzailea
Programa bilbotar emakume guztientzat dago zabalik; hau orain, Ahalduntze Agente eta Osasunaren eta EGM (Emakumeen Genitalen Mutilazioa) prebenitzeko Agente gisa prestatutakoen batez bestekoa 34 urte da.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bilbo-Basurtu ESI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Auzolan Modulua.
- Gizarte Ekintza eta Osasun eta Kontsumo Sailak.
Harremanetarako
akumea, Osasuna eta Indarkeria izeneko Programaren 2017ko edizioa garatzeari lotuta, esku hartzeko honako ildoak garatu dira:
1. Sexu-indarkeriaz eta ugalkortasunaren osasunaz zein genero-indarkeriaren prebentzioaz informatzeko eta sentsibilizatzeko laguntza eskaintzen duten erakundeetarako tailerrak. 23 tailer eskaini dira, horietako 2 erakundeen profesionalei berariaz zuzenduta. 2017an honako erakundeak laguntzaile aritu dira: Munduko Emakumeak, Ekin, Ellakuria Fundazioa, Zirkilu, Agintzari, Hargindegi, Munduko Medikuak, Etorkinekin Bat eta Caritas.
2. Jabekuntzarako agente gisa prestakuntza jaso duten andrazkoei dagokionez, guztira, 25 izan dira: 5 magrebtar, 6 Hegoaldeko Saharar, 7 ijito eta 7 Latinoamerikar (10 herrialdetatik etorriak). Jabekuntzarako Agente gisa prestakuntza jasotzeko prozesuan 9 elkartek parte hartu dute. Andra horien batez besteko adina 38 urtekoa izan da. Andrazko horiek beste 204rengana heldu dira efektu biderkatzailea izenekoaren bitartez. Horren arabera, andrazko bakoitzak bere inguruneko besteak laguntzeko, informazioa emateko edo herri-erakundeekin harremanetan jartzen laguntzeko konpromisoa hartzen dute, halakorik behar badute.
3. 2017an prestatutako Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Prebentziorako eta Osasunerako Agenteak, guztira, 47 izan dira; 33 emakumeak eta 14 gizonezkoak; horiek guztiak praktika hori oraindik ematen den herrialdeetakoak dira. Prestakuntza jaso dutenak 523 emakume-gizonengana hurbildu eta praktika horrek osasunean zein legeetan dauzkan ondorioen berri eman diete.