Kirola bultzatzeko diru-laguntzen programak tresna bat izan nahi du Bilbon kirolaren praktika sustatzeko bere arlo guztietan (kirol federatua, eskola-kirola, egokitua eta herri kirolak), kirol-elkarteei, kirol-erakundeei edo arlo horretan jarduerak burutzen dituen beste edozein entitateri laguntzak emanez.
Diru-laguntzen deialdiak hainbat finantzabide ditu: kirolaren alderdi soziala garatzeko, federazio-jarduerarako, 13 urtetik 19ra bitarteko kirolariekin kirol-elkarteen joan-etorrietarako, etab.
Programak badu kirola praktikatzeko instalazioak lagatzeko aukera ere.
Helburuak
- Eskola garaiko gazteen hezkuntza fisikoa bultzatzea.
- Hezkuntza fisikorako atxikimendua sortzea.
Populazio hartzailea
Gazteak.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
2015
- Diru laguntzen agindu kopurua: 53 diru-laguntza eman dira 38 elkarteri
- Diru laguntzen zenbateko osoa: 169.720€
- Beherapenekin lagatako instalazio kopurua: 139
- Eherapenekin lagatako instalazioen zenbatekoa: 964.307,86€
2016
Taldeek eskola orduetatik kanpo erabilitako kirol unitateak (orduak): 3.439
Ikasturtean eskola-kiroleko unitateak (asistentzia): GUZTIRA– 2.805 MUTILAK — 2672 NESKAK —133