12 urtetik 16 urtera bitarteko gazteei zuzendutako antzerki tailerra, euskaraz, urritik ekainera bitarteko ostiraletan, 19:00etatik 20:30etara, BilbaoEszenan, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroan (Juan de Gardeazabal kalea 3, lonja, 48004 Santutxu, Bilbo).

Tailerrak joko dramatikoaren, irudimenaren eta entzutearen ulermena erraztu nahi du, eta horretarako ikasleak interpretazio lanetan jartzen ditu, adierazkortasuna eta emozioekin eta gorputzarekin sormenerako gaitasunaren garapena bultzatuta.

Tailerra astean ordu t’erdiko saio batean egiten da. Saio bakoitza kontzentrazio gehien eskatzen duten jarduerekin hasten da, gero beste alaiago batzuk egiteko, gorputz mugimenduaz eta adierazpenaz baliatuta, eta baretzeko eta erlaxatzeko batzuekin ematen zaio amaiera. Ikasturtean zehar landutako lan dramatiko bat taularatuz bukatzen da, ikasleek eurek prestatutako testu batean oinarrituta pertsonaia ezberdinak gorpuztuz sormen kolektiborako tekniken laguntzarekin; edo, bestela, jada eginda dagoen testu dramatiko bat antzeztuz edo kontakizun bat antzerki jardunera egokituz. Batean zein bestean, ikasleen nahiak eta interesak kontuan hartuz egiten dira.

Helburuak

  • Gazte jendea arte eszenikoetara erakartzea, aldi berean euren adierazkortasuna eta emozioez eta gorputzaz baliatuta sormenerako gaitasuna garatuz.
  • Arte eszenikoen eremuan publiko berria sortzen laguntzea.

Populazio hartzailea

12 urtetik 16 urtera bitarteko gazteak.

Epea

Urritik ekainera.

Informazio gehiagorako

Bad Bilbao

Harremanetarako

bilbaoeszena@bilbao.eus

944334995

2016an tailerra urritik ekainera bitarteko ostiraletan eman zen, 19:00etatik 20:30etara, BilbaoEszenan. 20 gaztek eman zuten izena, 16 emakumek eta 4 gizonek, 12-16 urte bitartekoak. Ikasturtea bukatzean amaierako antzezlan bat egin zuten zentroan.