Programak alokairu partekatuko udal-etxebizitzak eskaintzen ditu prezio sinboliko batean, hilean 55 euro pertsonako (argiaren eta uraren gastuak ez dira sartzen). Trukean, ikasleek Otxarkoaga eta Bilbo Zaharreko komunitate-proiektuetan hartzen dute parte eta kolektibo ahulenei laguntzen diete. Izan ere, auzo horietan dira programako hogei etxebizitzak.

Helburuak

  • Prestakuntza-prozesuak Bilbon burutzeko gazteak erakartzen laguntzea.
  • Gazteen elkarlanerako eta gizartean parte-hartzeko baloreak bultzatzea.

Populazio hartzailea

UPV-EHU eta Deustuko Unibertsitatea, hala nola gazteak borondatezko zerbitzua eskaintzen duten hainbat erakunde publiko eta pribatu.

Informazio gehiagorako

Bilbao Etxebizitzak

Harremanetarako

viviendas@vvmm.bilbao.eus

944132400

Azken urteotan, ezarritako kupoa osorik bete da. 2017-2018 ikasturtean, programaren zortzigarren ediziorako deia egin da, guztira urteetan zehar 310 gaztek parte hartu dute. Graduondoko ikasleak dira, batez beste 26 urtekoak eta gehiengoa Estatuan jaio da (% 72). Bakoitzak egiten dituen gizarte-jarduerak bi auzoetan dauden gizarte eta komunitateko esku-hartze programen arabera aukeratzen dira; gainera,saiatzen dira ahalik eta gehien egokitzen ikaslearen profilera.