Bilboko 9 eta 18 urte bitarteko gazteen sormena eta talentua bultzatu nahi duen lehiaketa. Bi programek osatzen dute: “Harrapazank Eszena”, Bilboko gazteen sormena eta talentua ezagutzeko espazioa alegia, eta “Sortuzank” tailerrak, honako hauei buruzkoak: argazkigintza, bertso-rap, bitxien diseinua, Dj-a, graffitia, zirkua edo bideoak ekoiztea Smartphoneen bidez. Amaierako gala Bilborock Aretoan egiten da; Topagunea – Euskara Elkarteen Federazioaren laguntzarekin egindako proiektu bat da.
Helburuak
- Euskararen aldeko jokabidea bultzatzea eta gazteen artean bere erabilera handitzea.
- Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea.
- Gazteen motibazioan eragitea bizipen parte-hartzaile eta positiboen bitartez.
- Gazteriari jarduera erakargarriak eskaintzea, kolektibo hori delarik protagonista.
Populazio hartzailea
9 urtetik 18 urtera bitarteko bilbotar gazteak.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Topagunea.
Informazio gehiagorako
2017an 1800 Ikus-entzule eta 719 parte-hartzaile (Distirazank 303, Sortuzank 190, Bilrobot 180, Izarren Hautsa 33 eta Klikazank 13).