Programa honetan auzotarrei tokiak lagatzen zaizkie hirian ortu ekologikoak egin ditzaten. Ekoizten dutena autokontsumora zuzendu beharko da, baina ekoitzitako produktuak elkarren artean ere truka daitezke.

Helburuak

  • Herritarrei era ekologikoan lantzeko tokiak eskaintzea.
  • Belaunaldi ezberdinen arteko taldeen artean gizarte-dinamizazioa eta ingurumen-sustapena bultzatzea.

Populazio hartzailea

Programa herritar guztiei dago zuzenduta, baina interesatutakoen artean 18 eta 24 urte bitarteko auzotarrak lehenesten dira.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Obra
  • Zerbitzu
  • Hiri Eraberritze
  • Espazio Publikoa

Informazio gehiagorako

www.bilbao.eus