Sentsibilizazio eta informazio ekintzez baliatuz programa honek emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako festa-eredu bat sustatu nahi du, emakumeen aurkako indarkeria-adierazpen bakar batentzat ere tokirik ez duena. Sareko lana bultzatzen da jai batzorde eta merkatari elkarteekin, eta ez du soilik Aste Nagusirako izan nahi, auzoetara eta horietako jaietara ere heldu nahi du.

Helburuak

  • Bai neskak bai mutilek jakin dezatela zer den eraso sexista bat eta horren aurrean nola jokatu behar den (dauden zerbitzuak, telefono interesgarriak, etab.).
  • Gazteria eta, oro har, herritarrak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde busti daitezela.

Populazio hartzailea

Programa hau ez da gazteei bereziki zuzentzen, herritar guztiei baizik. Hala ere, bai informazio-mahaian bai Tonbola 0.0 jardueran arreta berezia jartzen da neska-mutil gazteengana hurbiltzeko.

Epea

Urte osoan, auzoetako jaiak direnean eta Aste Nagusian.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • INAEM

Harremanetarako

berdintasuna@bilbao.eus

944204838

Programa lehenengoz Aste Nagusirako izan zen, baina Bilboko auzoetako jaietara zabaldu da azken urteotan. Horretarako, Bilboko Udalak Bilboko Konpartsak elkartearen, jaietako batzordeen eta 2011tik merkatari eta ostalarien elkarteen laguntza jasotzen du: Deustu, Santutxu, Rekalde, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Basurtu, Zorrotza, Uribarri, Alde Zaharra, Zazpikale-San Frantzisko-Zabala, Bilbo Erdigunea. Hori horrela, berdintasuneko eta eraso sexistarik gabeko jai batzuen eragile aktibo bilakatzen dira.

Urtean zehar emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean izan beharreko jokaeraren protokoloa banatzen da auzoetako jaietan, merkataritza elkarteen laguntzaz, eta Lantegi Batuak elkartearen bidez,aldiz, sentsibilizaziorako materiala banatzen da denda- eta ostalaritza-establezimenduetan: ‘Ekina jazarpena da. Jazarpena, erasoa’ leloa daramaten mahai-zapiak eta intereseko telefonoek dituzten txartelak. Gainera, programan “Tonbola 0.0, 0 eraso, 0 ezberdintasun” esperientzia pilotua egin da. Sentsibilizazio-ekintza horrekin herritarrei gonbitea egiten zaie emakumeen kontrako indarkeria guztien eta, batik bat, eraso sexisten kontrako erantzun kolektibora arrimatu eta berdintasuneko jai batzuen alde egin dezaten. Elorrieta, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Irala, La Peña, Errekalde, Erribera, Santutxu, Olabeaga, Miribilla, Uribarri eta Zorrotzako jaietan jardun da.

Bestalde, Aste Nagusian emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jokatzeko Protokoloarekin jarraitzen dute Udalaren, Bilboko Konpartsak zein merkataritza elkarteen artean, eta mahai-zapiak eta txartelak banatu dira denda- eta ostalaritza-establezimenduetan. Aurten berrikuntza moduan, informazio-mahai bat antolatu da egunero eta baliabide eta intereseko telefonoak zituzten jarduera-gidak banatu dira bertan. Horrez gain, indartu egin da EZ BETI da EZ leloa daraman irudi-kanpaina, ​ Marijaia kartel eta txapetan mezu horrekin bat eginez.