Kirolaren praktika bultzatu nahi duen programa, kirol-eremu guztietan bultzatzen duten erakundeei laguntza emanez: kirol federatua, eskola-kirola, egokitua, herri-kirolak, kirol-ekitaldiak, etab.
Urtero egiten den diru-laguntzetarako deialdiak lau ildo jasotzen ditu:
- 1. ildoa: kirol-erakundeen gizarte- eta federazio-eginkizuna garatzeko nahiz erakunde horien joan-etorrietarako diru-laguntzak.
- 2. ildoa: Bilboko udalerriko parte hartzeko kirolen programentzako diru-laguntzak.<0}
- 3. ildoa: Bilboko udalerrian burutzen diren edota eragiten duten unean uneko kirol- ekitaldientzako diru-laguntzak.
- 4. ildoa: kirolean eta kirolaren kudeaketan emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko diru-laguntzak.
- 5. ildoa: Bilbon kirol egokitua sustatzeko diru-laguntzak.
Programak Bilboko kirol klub eta elkarteentzat instalazioak merkeago edo doan lagatzea ere aurreikusten du, gazteak kirolean aritu daitezen.
Helburuak
- Gazte jendearen artean edozein eratako kirol jarduera bultzatzea.
- Kirolari loturiko aisialdia bultzatzea.
- Jarduera fisikorako ohitura sortzea.
Populazio hartzailea
- 13 eta 35 urte bitarteko neska-mutilak.
- Oro har, herritarrak.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Ikastetxeak
- Kirol-taldeak
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
2015
- Guztira emandako diru-laguntza kopurua: 124 diru-laguntza, guztira 342.720 euro banatuta, honela:
- ildoa: 53 diru-laguntza, guztira 169.720 euroko balioa zutenak.
- ildoa: 18 diru-laguntza, guztira 13.000 euroko balioa zutenak.
- ildoa: 30 diru-laguntza, guztira 80.000 euroko balioa zutenak.
- eta 5. ildoa: 23 diru-laguntza, guztira 80.000 euroko balioa zutelarik.
- HOBARITUTA LAGATAKO INSTALAZIO KOPURUA: instalazioak lagatzeko 139 baimen izapidetu dira, guztira 964.307,86 euroko
2016
Emandako diru-laguntzak, guztira: 124 diru-laguntza, Guztira 342.720 euroko zenbatekoarekin, honela banatuta:
o 1. ildoa: 64 diru-laguntza, 169.720 euroko zenbateko osoarekin
o 2. ildoa: 20 diru-laguntza, 13.000 euroko zenbateko osoarekin
o 3. ildoa: 42 diru-laguntza, 80.000 euroko zenbateko osoarekin
o 4. ildoa: 42 diru-laguntza, 71.420 euroko zenbateko osoarekin
o 5. ildoa.: 11 diru-laguntza, 20.000 euroko zenbateko osoarekin
• HOBARITUTA LAGATAKO INSTALAZIO KOPURUA: instalazioak lagatzeko 153 baimen izapidetu dira, guztira 1.129.850 euroko hobariarekin