Beren nazioarteko garapenerako lankidetzako ekimenen baitan, Bilboko Udalak eta UPV-EHUk elkarlanean dihardute Bilbon egiten duten egonaldian zehar atzerriko ikasleei laguntzeko.

Helburuak

  • UPV/EHUn graduko ikasketak egin nahi dituzten atzerritar ikasleei ikasketak burutzen laguntzea, Bilbon ostatua edo bizilekua hartzen lagunduta.

  • Bekak jasotzen dituzten ikasleen jatorrizko herrialde edo eskualdeen gaitasun propioak handitzea.

Populazio hartzailea

Atzerriko ikasle gazteak, Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzako IV Plan Zuzentzailearekin lotuta dauden herrialdeetako unibertsitateetan ikasi dutenak edo ikasten ari direnak, eta UPV/EHUko gradu ikasketetan matrikulatzen direnak.

Lehentasuna izango dute nazioarteko babesa jasotzen duten edo eskatu duten ikasleek.

Halaber, Bilboko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarentzat lehentasunezko diren herrialdeetatik datozen ikasleei ere zuzenduta dago. Herrialde hauek Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko Urteko Plan Operatiboan zehazten dira.

2023ko Planak gune geografiko hauek lehenesten ditu: Saharaz hegoaldeko Afrika, Sahara, Erdialdeko Amerika, Chiapas, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saila.
  • UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaritza.

Harremanetarako

Informazio gehiagorako

www.ehu.eus

Zazpi ikasleri (sei emakumezko eta gizonezko bat) eman zaizkie bekak. Horietatik, bost Ekuadorretik etorritakoak dira, bat Kolonbiatik eta beste bat Boliviatik.

2016:

6 ikaslek beka jaso dute (4 emakume eta 2 gizon), horietatik 3 Boliviatik, 2 Kolonbiatik eta 1 Siriatik (kurdua) etorriak. 2 Ekonomia eta Enpresan, 1 Ingeniaritzan, 1  Gizarte Zientzietan eta 1 Medikuntzan eta Erizaintzan.