Jardueraren azalpena: “La Caixa” Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku Komunitate Garapen Elkarteak sustatutako programa, kultura arteko harremanak bultzatzeko prebentziozko eta sustapeneko esku-hartze bat burutzeko xedez, era horretan gizarte-kohesioa, bizikidetza eta auzotar guztien bizitza-kalitatea hobetze aldera. Programa Iralabarri eta Ametzola (Errekalde) auzoetan garatzen da.

Helburuak

  • Kultura-aniztasunetik eratorritako kudeaketa parte-hartzailea bultzatzea.
  • Gizarte-eragile guztiak parte-hartze sozialerako eta kulturen arteko bizikidetzarako estrategiak gorpuzten jartzea.

Populazio hartzailea

  • Herritar guztiak.
  • Programak ume, familia eta gazteentzako adar bereziak ditu.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • La Caixa Banku Fundazioa
  • K.G.E Gazteleku

Harremanetarako

inmigracion@bilbao.eus

2017an, “Auzoa eraikitzeko SAREtu gaitezen” Programazio Komunitarioa lantzen hasi gara, herritarrek, teknikariek eta Administrazioak batera prestatutako Diagnostiko Komunitarioaren ondorioz. Programazio honek esku hartzeko ildo bi ditu:

Bizilagunen isolamendua gainditzea auzoko bizimoduan sakontzeko.
Gizarte eta hezkuntza arloetan umeen aukera-berdintasuna sustatzea.

Gazteak helburu dituzten jardueren artean, Bigarren Hezkuntzako ikasleak komunitatearekin harremanetan jartzen dituzten jarduerak nabarmendu behar ditugu: ikasleek ikasitako gaiak inguruko errealitateekin lotzen dituzte eta ingurune hartan praktikan jartzen ditu, komunitatea horren onuradun izan dadin.

Topaketa eta ospakizunei dagokienez, hona hemen garrantzitsuenak:

“Ogiaren Jaia” Herritarren III. Ekintza Orokorra “Auzoak bizikidetzan oratzen ditugu” lelopean Iralako Kirikiño plazan egin zuten martxoaren 18an. Oihartzun handia izan zuen eta jende asko bertaratu zen zenbait kolektiboren artean jarduerak batera burutzeko, haien arteko loturak estutzeko eta topikoak hausteko asmotan.

Udako Eskola Irekia “Auzo osasuntsuak eraikitzeko SAREtu gaitezen” lelopean maiatzaren 28tik ekainaren 30era arte burutu zen. Honetan, ume, nerabe eta familientzako jarduera-programa zabala antolatu zuten, udan aisialdia partekatzeko asmoz, inor baztertu barik eta modu osasungarrian. Garatutako ildoek, batez ere, arlo komunitarioko osasuna eta gazteen parte-hartzea izan zuten ardatz.

Irudiak, bideoak, etab., www.auzoakabian.org webgunean.