Elikagaien segurtasun-kontuan iruzurrak antzemateak duen garrantziaz eta horrek kontsumo arduratsu baterako dituen ondorio nabarmenez jabetzeko heziketa-tailerra (mikroorganismo patogenoen presentzia kontrolatzea, espezieak identifikatzea, etiketatzea bete ez izana…). Espezien ADNa identifikatzeko teknika erakusten da horretarako, eta udal laborategira bisita egiten da.
Helburuak
Kontsumitzaile gazteak hezi eta trebatzea elikagaien osasun arloko iruzur-kontuetan.
Populazio hartzailea
Bilboko ikastetxeetako zientzien batxilergoetako 16-17 urte bitarteko nerabeak.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Segurtasun Saila
- Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutiak Saila
- Hiri Plangintzarako Saila
- Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saila
Harremanetarako
2015: Programan, guztira, 492 neska-mutilek hartu zuten parte.