Graduondokoen prestakuntzarako programa, 3 bekez osatua, osasun publikoaren eremu ezberdinetan ikasketak eta praktikak burutzera zuzendua.

Bekak Osasun eta Kontsumo Sailaren bulegoetan gauzatzen dira, hogei hilabetez.

Helburuak

  • Graduondokoen prestakuntza bultzatzea osasun publikoaren arloan.
  • Gazteei prestakuntza eta esperientzia praktikoa hartzen laguntzea.

Populazio hartzailea

  • Bilbon erroldatuta egonik graduondoko ikasketak dituzten gazteak, hain zuzen osasun zientziekin lotutakoak, hala nola: Medikuntza, Erizaintza, Albaitaritza, Biologia, Farmazia, Biokimika, Bioteknologia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, etab.
  • Eskatzen diren titulazioak deialdi bakoitzean garatuko diren ikerketa-proiektuetara hoberen egokitutakoak dira.

Epea

Bekak 20 hilabeterako izaten dira, hasten direnetik jarraian.

Informazio gehiagorako

Bilbao Bekak

Harremanetarako

salud@bilbao.eus

944204954

Graduondoko ikasketak dituztenentzako prestakuntza-epea. Horren bidez, osasun publikoaren hainbat eremutan ikerketak eta praktikak egiten dira, 2017ko urriaren 31n amaitu zen.

Burututako ikerketa-lanak hauek izan dira:
1.- Aho-hortzetako osasuna sustatzea eskola-adineko adingabe ahulenengan.
2.- Elikagaien eta uraren mikrobiologia-prozedurak berrikustea eta berrestea. Berrespenean lortutako irizpideen kalitate-kontrola egokitzea. SPP. Legionella eta Legionella Pneumophila hautemateko eta kontatzeko prozedura araudiaren berrikuspen berrira egokitzea.
3.- Hiri-ingurunean maskotek transmititu ditzaketen parasito-gaixotasunen ikerketa.

2018an graduondoko diru-laguntzetarako deialdi bat egitea espero da.