Otxarkoagan Errotzea Udal Etxebizitzak bultzatzen duen programa bat da, eta egungo etxebizitzak esleitzeko sistemak hobetu eta berritu nahi ditu. Horrekin hau lortu nahi da: etxebizitza-eskaerari hobeto erantzutea, itxaron-zerrenda murriztea, Udal Etxebizitzen presentzia Bilboko auzoetan hobeto banatzea, auzoetan etxebizitzei uko egiten dien kopurua murriztea, eta bertako egoiliarrek eta, batez ere, haien seme-alabek etxebizitza izateko eskaera historikoari hobeto erantzutea, auzoarekiko pertenentzia-sentimendu estua dutelako eta bertan euren bizitza sozioekonomikoarekin bizitzen jarraitu nahi dutelako.
Horretarako, bi jarduera-ildo ezarri ziren etxebizitza esleitzeko sisteman:
- 1. Jarduera bultzatzeko etxebizitza.
Alokairua.
Baldintzak: Otxarkoagan norberaren edo beste baten kontura zerbitzuak eskaintzea edo auzoari irabazpidezko jarduera bat ekarriko dion ekintzailetza-jarduera berri bat jartzea. Etxebiden izena emanda egotea. Ez da Bilbon erroldatuta egon beharrik. - 2. Gazteentzako emantzipazio-etxebizitza.
Alokairua.
Baldintza: 35 urte baino gutxiago izatea, urtean laneko diru-sarrera haztatuak 15.000 eurotik gorakoak izatea eta Etxebiden izena emanda egotea. Bilbon 3 urtez erroldatuta egotea.
Errenta: 175 euro.
3 urteko kontratua, berriztagarria.
Helburuak
Gazteei alokairuan laguntzea, batik bat auzoko egoiliarren seme-alabei.
Populazio hartzailea
Lehentasuna dute Bilboko Etxebiden eskatzaile gisa izena emana duten eta lan egiten duten 35 urtetik beherako gazteak.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
944132400
2017an, esleitu dira programa honen esku gelditutako etxebizitza guztiak, programak berak aurreikusitakoarekin guztiz bat. Arrakasta horren ondoren, 2018rako gauza bera egingo da baldintza berberekin.