Parte-hartzaileen bizipen praktikoen bidez, ekiteko eta ekintzailetzarako gogoa suspertzeko oinarrizko eta zeharreko gaitasunak bereganatzea da Sortzearen Abenturaren xedea. Horretarako, parte-hartzaileendira. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Proiektu honetan, irakasleak hasieratik bilakatzen dira parte-hartzaile eta 200 gazte zuzenean inplikatzea lortzen dute.

Praktika honen bidez, 14 eta 16 urte arteko gazteek bizipen gogoangarri eta dibertigarria izatea lortu nahi da, enpresa-ekimenak sortzeari buruzko oinarrizko kontzeptu eta balioak ikasten laguntzeko: sormena, taldeko lana, arazoak konpontzea, komunikazioa, benetako ingurune batean inplikatzea, norbere burua garatzea eta ezagutzea, sortzeko gaitasuna eta jarrera….

Helburu hori lortzeko, TBL (Thinking Based Learning) izeneko metodologiak erabili dira. Horrela, benetako proiektuen bitartez ikasten da eta, gainera, pentsamendu dibergentea lantzeko aukera eskaintzen du.

Helburuak

  • Parte-hartzaileen bizipen praktikoen bidez, ekiteko eta ekintzailetzarako gogoa suspertzeko oinarrizko eta zeharreko gaitasunak bereganatzea da Sortzearen Abenturaren xedea.
  • 14 eta 16 urte arteko gazteek bizipen gogoangarri eta dibertigarria izatea, enpresa-ekimenak sortzeari buruzko oinarrizko kontzeptu eta balioak ikasten laguntzeko: sormena, taldeko lana, arazoak konpontzea, komunikazioa, benetako ingurune batean inplikatzea, norbere burua garatzea eta ezagutzea, sortzeko gaitasuna eta jarrera….
  • Irakasleak inplikatzea eta haiengan inpaktu handiagoa sorraraztea. Horretarako, prestakuntzako fase bat burutuko da. Horretan, irakasleek programaren oinarriak eta haren tresna dinamikoak ezagutuko dituzte.
  • Irakasleentzako gida bat prestatzea haien eginkizuna beste arlo eta ikasgai batzuetan garatzeko aukera izan dezaten.
  • Ikastetxeak inplikatzea (ikastetxe bakoitzeko 3 ildorekin gehienez), irakasleekin batera, proiektu partekatu eta bateratuan, hasieratik haren parte-hartzaile bilakatu daitezen eta gazteak dinamika horretan zuzenean murgilarazten.

Populazio hartzailea

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak.

Epea

Ikasturtea.

Harremanetarako

big@bilbaoekintza.bilbao.eus