Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko konpainien txotxongilo-emankizunen jaialdia. Ikuskizun berritzaileenak eta kalitate handikoenak ekartzen ditu Bilbora, eta profesionalentzako tailerrak ere bai.
36. jaialdian, zuzendaritza taldea aldatu da, eta aurten Pagoa Hezi Elkarteak antolatu du. Talde honen helburua kultura, gizarte eta hezkuntza arloko programak eta ekimenak antolatzea da. Horretarako, antzerkiaren baliabideak eta teknikak erabiltzen dituzte bere estetika, gizarte eta pedagogia dimentsioa baliatuz, hiriko gizartearen bizi-kalitatea hobetzeari begira.
Zuzendaritza berriak aldaketa batzuk egin zituen:&- jaialdiaren izena: Bilbo TX, Bilboko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia&- datak ere bai: 2017ko azaroaren 25etik abenduaren 1era arte.&- bi euskal jaialdien elkarlanerako akordioa: Tolosako “Titirijai” eta Bilbo TX, Bilboko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia.
Helburuak
Txotxongilo munduarekiko jakinmina bultzatzea, batez ere ikasle eta jende gaztearen artean.
Populazio hartzailea
- Ikasleak
- Familiak
- Gazte helduak
Epea
Azaroaren 25etik abenduaren 1era.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Pagoa Hezi Elkartea
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
Bilboko Nazioarteko 36. Txotxongilo Jaialdia (Bilbao TX) azaroaren 25etik abenduaren 1era egin zen eta bertan leku hauetako 8 konpainiak hartu zuten parte: Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Granada, Argentina, Italia eta Brasil. Jaialdiak 12 emanaldi eskaini zituen: 3 ikasleentzat, 7 familientzat, 2 gazte-helduentzat, eta objektuen animazioari buruzko profesionalentzako tailer bat. Guztira, 698 ikusle. Emankizunek eszenatoki hartu zituzten hurrengoak Pabellon 6, La Fundición, BBK Sala, Artxandako patinajeko pista, Harrobia Eskena eta los Errekalde zein Deustuko Udaltegiak.