#SPAM!

Bilboko kultura- eta sormen-industrien esparruan gazte ekintzaileak bultzatzera bideratutako jardunaldiak.

Helburuak hauek dira:

  • ICCs-etan ekin nahi duten Bilboko gazteengan arreta jartzea eta, horrela, baliabideetara, erakundeetara, informaziora eta inspiraziora hurbiltzea, Bilbao Hiri Gaztea gazteriaren arloko estrategia lerrokatuz, eta kultura- eta sormen-ekintzailetzaren esparrua bereziki azpimarratuz.

  • Ikusizko arteekin, arte eszenikoekin eta ikus-entzunezkoekin zerikusia duten profesionalekin eta erakundeekin lan egitea.

  • “Ez aspertzea” ekintzailetza gazteen kultura-sormenaren esparruan, ekintzailetza-zerbitzu “tradizionalak” ez diren beste ikuspegi batetik.

MARTXOAK 11:

SPAM! SAIOA (2,5 h + 1h) – 18 hrs

  • Baliabide publikoen ponentziak
  • Arrakasta izan duten 3 kasuen ponentziak
  • Networking

 

MARTXOAK 12:

SPAM! SAIOA (2,5 h + 1 h) – 18 hrs

  • Arrakasta izan duten 2 kasuen ponentziak
  • Parte hartu duten proiektuen aurkezpenak
  • Networking

 

MARTXOAK 26

SPAM! SAIOA (Proiektuen erakusketa) – 19 hrs

  • Jendaurreko saio ludikoa, inspirazio gisa dauden proiektu eta ekimen kulturalak erakusteko, bai eta jardunaldietan parte hartzen dutenengandik hautemandako proiektuak erakusteko ere.

  • Lehenengo bi saioetan parte hartu duten proiektuak erakustea, proposamen interesgarria eta/edo behar bezain garatua dutenak, jardunaldi honetan erakusteko. Lehenengo bi jardunaldietan “casting” moduko dinamika bat egingo dugu proposamen horiek detektatzeko, eta mentoring formatuan lagunduko diegu behar dutenei

  • Networking