
Udal-liburutegiek irakurgailu elektronikoak edo e-readerrak mailegatzeko zerbitzua eskaintzen dute. Gailu hauek liburutegi guztietan eskuragarri daude, Buiakoan izan ezik.
Gailu hauek mailegatu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dituzu:
- 18 urte baino gehiago izatea.
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko agiriarekin batera, NANa edo pasaportea aurkeztu.
- Zure liburutegian mailegu-fitxa sinatu, erabilera-baldintzak onartzeko.
Mailegua 30 egunekoa da, berriztatzeko aukera barik; pertsona bakoitzeko gailu bat. Horrekin guztiarekin e-readerra eskatu dezakezu.
Bidebarrietako Liburutegiko Eguneroko Bizitzaren Gelan irakurgailua mailegatu eta itzuliko da.