KZguneak doako udaltegiak dira informazio- eta komunikazio-teknologia berriak erabili ahal izateko eta horien inguruan prestakuntza egokia jasotzeko. Gune hauek beharrezko azpiegitura dute eta arloan espezializatutako irakasleek bideratzen dituzte. Aurrez aurreko ikastaroak zein urrutikoak ematen dituzte teknologia berriei buruz ikasten jarraitzeko.
KZgune hauek Barrutietako Udaltegietan edo Liburutegian antolatzen dira. Bilatu webgune honetan zuregandik hurbilen dagoena.