Bilbao Unibertsitate Hiri

Bilbora etorri nahi duzu ikasten baina ez dakizu nora jo?  Bilbon igaroko dituzun lehenengo egunetan lo egiteko toki bila zabiltza? Bilbon zaude jada eta ez dakizu nondik hasi? Bilbao Gazteren “Bilbao Unibertsitate Hiri” espazio berrian erantzun denak topatuko dituzu: Ikasteko eskaintza, etxebizitza, euskal kultura, izapideak eta askoz gehiago!

Bilbok gazteen ezagutzaren eta talentuaren faro gisa sustatzen du hiria, eta espazio berri hau ekimen horren baitan dago kokatuta. Izan ere, Bilboko Udalak ezagutza eta bikaintasunaren bila ari diren gazteak erakarri nahi ditu gurera, Bilbo gazteek proiektu berriak garatu dezaten hiri egokia delaren aldeko apostua eginez.

Espazio berri honek honako bost atalak ditu bere baitan:

  • Bilbon ikasi – UPV/EHU, Deusto, Mondragon, DIGIPEN eta UNED unibertsitateek, zein negozio eta arte eskolek eskaintzen duten formazioa dago irakurgai atal honetan. Horrekin batera, bekak edota bertora sartzeko baldintzak ere topatuko dituzte irakurleek.
  • Etxebizitza – Bilbon bizitzeko dauden aukerak batzen dira hemen; unibertsitarioentzako egoitzak edota partekatutako etxebizitzak, besteak beste.
  • Aisialdia eta kultura – kirola egiteko, kulturaz gozatzeko edota Bilboko aisialdi-eskaintzaren inguruko informazioa dugu atal honetan.
  • Zerbitzuak eta tramiteak – Berton bizi edota bizitzeko asmoa duen ikasle batek izapideen inguruan dituen galderen erantzun guztiak aurkituko ditu hemen.
  • Hiria eta ingurua – Gure mugak eta ohiturak zeharkatu nahi dituztenek, beharrezkoa duten informazioa izango dute hemen irakurgai, hori dela eta, espazio honetan Bilbon, Bizkaian eta Euskadin dauden aisialdi aukerak daude atal honetan.

Bilbao Unibertsitate Hiria espazioa ezagutu nahi baduzu, hona jo.