Erabilerraztasuna

Bilbao.net diseinu eta programazio erabilerrazen bidez garatuta dago, ahalik pertsona gehienei hura erabiltzeko aukera bermatzeko.

Erabilerraztasun irizpideak World Wide Web Consortium (W3C) delakoaren WCAG/WAI gomendioetan oinarritzen dira.

W3C nazioarteko partzuergoa Interneteko teknologiak eta estandarrak ikuskatzeaz arduratzen da. Une oro, gomendio horiek aintzat hartutako erabilerraztasun mailarik handiena –hots, AAA maila– erabili da, Bilbao.net web gunea egiteko.

Halaber, web gune horretako iturburu kodea W3Ck gomendatutako XHTML eta CSS.

AENORen IKT Erabilerraztasun Ziurtagiria

Aenor

Web gune honek, AENORen IKT Erabilerraztasun Ziurtagiria lortu du 2008ko otsailaren 18an, 139803 UNE Arauaren arabera: “Aplikazio informatikoak ezgaitasuna duten pertsonentzat. Erabilerraztasun baldintzak webeko edukietarako”. Ziurtagiri honek, W3Cren WAI lan-taldeak gomendatutako Erabilerraztasun Jarraibideetan “AA” maila betetzen dela egiaztatzen du.

Ziurtagiri honek, www.bilbao.net, atarian du eragina. Ziurtagiri honetatik kanpo daude: Bilboko Informazio Geografikoko Sistema “GeoBilbao“, “Nire izapideak – Hiritartasun“, “Nire izapideak – Enpresa” eta “Bideoak” atala.

Erabilerraztasuna entzuteko urritasuna duten pertsonentzat:

Bilboko Udala aitzindaria da bere web orrialdearen edukia zeinu-mintzairara egokitzen.

Informazioa zeinu-mintzairan ikusteko, atal hauetan sakatu dezake:

Lasterbideak eta teklatuko laburbideak

Web-guneko orri desberdinetako puntu garrantzitsuetara errazago iritsi ahal izateko, teklatuko lasterbide batzuk jaso dira. Hauek dira laster-teklak:

  • 0: Irisgarritasuna
  • 1: Hasiera orria
  • 2: Bilatzailea
  • 3: Laguntza
  • 4: Web mapa
  • 5: Pribatutasun politika
  • 6: Zure Udalak aditzen dizu
  • 7: RSS orria
  • S: Edukia
  • L: ReadSpeaker

Jarraian azalduko den konbinazioarekin aktibatu behar dira teklatuko lasterbideak, langileak erabiltzen duen arakatzailearen arabera:

  • Chrome: Alt + sarbide tekla
  • Firefox:
    • Windows: Alt+Shift + sarbide tekla
    • Mac: Ctrl + sarbide tekla
  • Internet Explorer: Alt + sarbide tekla + Enter
  • Konkeror: Ctrl + sarbide tekla
  • Opera: Esc+Shift+ sarbide tekla
  • Safari:
    • Windows: Alt + sarbide tekla
    • Mac: Ctrl+ Opt + sarbide tekla

Halaber, orri bakoitzeko esteka batetik bestera lekualdatzeko aukera dago, tab tekla sakatuta.

Testuaren eta interfazearen tamainak

Letra tipoen eta web guneko beste elementu batzuen tamaina guztiak inplementatu dira, unitate erlatiboen bidez. Horri esker, nabigatzaile bakoitzaren kontrolen bidez alda daiteke letra tipoen eta gainerako elementuen tamaina. Dagozkion menuen bidez erabil daiteke funtzio hori, baina baita, zuzenean, honako laburbide hauen bidez ere:

  • Internet Explorer : Control eta Saguaren gurpila.
  • Mozilla Firefox : Control eta Saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +.
  • Opera: Control eta Saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +.
  • Netscape: Control eta - edo Control eta +.
  • Safari: Comando eta - edo Comando eta +.

Salbuespenak

Eragozpen teknikoak edo erabilitako aplikazioen eskakizunak direla eta, litekeena da web guneko zenbait edukik aurretik aipatutako irisgarritasun arauak ez betetzea. Horrelako edukiak nabigatzailearen leiho berri batean aurkeztuko dira beti; eduki horien estekaren deskribapenean jakinaraziko zaizu edukia beste leiho batean azalduko dela.

Hala ere, erabilerraztasun-arazorik aurkitzen baduzu, edo gai horri buruzko azalpenik edo iradokizunik egin nahi baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan.

Logotipo de cumplimiento de XHTML 1.0Logotipo de cumplimiento de CSS2Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad