Urruneko Hezkuntzarako Estatuko Unibertsitateak (UNED) aspaldidanik eskaintzen du on-line prestakuntza, campus birtualaren bitartez.

Lehen, Unibertsitate arloko prestakuntza jaso nahi zuen herritar-multzo helduagoari zuzenduta egon ohi zen, ikasketak eta lan-jarduera bateratu ahal izateko. Gaur egun, 250.000 ikasle baino gehiago ditu, titulazio ofizialekin (27 gradu, unibertsitate arloko 65 master, doktoretzako 18 programa) eta etengabeko prestakuntzako 600 ikasturteko eskaintza zabala.

Gaur egun, hainbat programa espezifiko dauzka: UNED Seniorra, UNED irekia, udako ikastaroak, etab.

PORTUGALETEKO EGOITZA (BIZKAIA):

Prestakuntza birtuala jasotzen duten ikasleentzat, UNEDek hainbat zerbitzu eta tutoretzak, webkonferentziak eta beste jarduera interesgarri batzuk eskaintzen ditu Bizkaiko ikastetxe elkartu gisa Portugaleten (Bilbotik gertuko udalerrian) daukan egoitzan.
UNED
Kontaktua eta kokapena

IKASKETAK

Bizkaiko egoitzaren eskaintza osoa honako esteka honetan aurki dezakezu:
Unibertsitatea Graduak 2021/2022
Unibertsitatea Masterrak 2021/2022
Doktoretza programak 2021/2022

SARTZEKO ETA MATRIKULATZEKO BALDINTZAK

Unibertsitatera sartzeko izapideak ikusi ahal izateko, mesedez irakurri honako esteka honek dakarrena:
Onarpena eta matrikula

BEKAK ETA UNIBERTSITATEKO LAGUNTZAK

Dirulaguntzei buruzko argibide gehiago jaso nahi baduzu:
Bekak eta diru-laguntzak

UNEDEN NAZIOARTEKO PROIEKZIO EREMUAK: EUROPA ETA LATINOAMERIKA

Nazioartera zabaltzeko prozesuak UNEDeko hainbat arlotan du eragina: irakasletza; ikerketa; unibertsitate-hedapena; eta ezagutza sortzeko nahiz helarazteko unibertsitateak sortzen duen jarduera guztia.
UNED Internazionala