Bilborock Lab parte-hartze prozesu honek Bilborockek eskaintzen dituen programazioa eta zerbitzuak hobetzea du helburu, Bilboko gazteen ekimen-kolektiboek aurkeztutako proposamen eta ekarpenen bidez.

2016ko urte hasieran hiriko gazteen ekimenei buruzko mapaketari eta kontaktuei ekin zitzaion, otsailean BilborockLaben lehen bilera irekia burutu zen, eta asmo eta proposamen ugari bildu zen. Behin horiek ikusi eta aztertu izan direnean, Udalak baloratu egingo ditu eta Bilborock Aretoaren 2017-2019 aldirako programazioan sartu eta jakinaraziko ditu.

Lehen bilera horretan 60 pertsonatik gora bildu ziren Bilborocki buruz gogoeta egiteko. Gai hauetaz hitz egin zen: komunikazioa, musika, erabilera eta jarduera berriak, ekimen gazteak nola kudeatu eta indartu, eta etorkizuneko Bilborock diseinatzeko espazio fisikoa.

https://storify.com/Bilborockbilbao/bilborocklab

Informazio gehiago

gazteria@bilbao.eus

Definitzeko prozesu hau 2016an hasi zen. Orduz geroztik, Bilborock gazte-ekimenei nola zabaldu lantzen eta BilborockLaben plazaratutako zenbait proposamen abian jartzen ibili da Udala, kudeaketari nahiz programazio eta komunikazioari dagokienez.
Orain, beste pausu bat egin dugu. Urtarrilaren 18an, Udalak gogoeta-lan hori eta etorkizunerako ikusmoldea itzuli dizkie prozesuaren parte-hartzaileei.
Hemen  zehatz-mehatz ikusi dezakezu urtarrilaren 18an egindako aurkezpena.