Musika talde bat baduzu eta entseatzeko tokirik ez baduzu, 7 areto dituzu Bilborock eraikinaren goiko solairuan, erabat intsonorizatuta eta ekipatuta. Orduko 2,5 eurotik aurrera erreserba ditzakezu, astelehenetik larunbatera bitartean erabiltzeko.

Erreserba aurretik egin behar duzu, e-postaz, telefonoz edo bertara agertuta Erreserba, gutxienez ordu baterako eta gehienez 4 ordurako egin daiteke.

Erreserben kostua merkeago aterako zaizu abonatu-txartelarekin (0,60€) Bilborocken eska dezakezu eta momentuan emango da. Hurrengo agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • NAN/AIZ-ren fotokopia
  • Karnetaren neurriko argazkia
  • Izena emateko orria, behar bezala beteta
  • Taldekide bakoitzak bere abonu-txartela izango du.