Liburutegiak / Mediatekak

Bilboko udal liburutegietan eta AzkunaZentroaMediatekan guneak eta fondoak dituzu hainbat jarduera egiteko: ikasi; prentsa edo aldizkariak irakurri; telesailak, filmak, liburuak, musika edo komikiak maileguan eskatu; kultura-tailerretara joan; jendearentzako ordenagailuak erabili; Wi Fi librea erabili zeure ekipoa baduzu…

Irailetik aurrera, ereader deituriko liburu elektronikoen irakurgailuen mailegua eskatu dezakezu.

Segur aski liburutegi bat izango duzu zure etxetik, ikastetxetik edo lantokitik gertu. Erabilera doakoa da. Jarduera hauetako baten batean parte hartzeko liburutegiko agiria edukitzea beharrezkoa izango da. Hemen egin dezakezu online eskaera eta agiria liburutegian bertan jasotzen da.

Halaber, hemendik katalogoa begiratu dezakezu eta interesgarria den zerbait dagoen egiaztatu.

Eta liburua jaitsi edo streaming-ean irakurri nahi baduzu, liburutegietako erabiltzailea izanez gero, eLiburutegia plataforman egiteko aukera izango duzu.

Liburutegien ordutegiak eta harremanetan jartzeko

  • Ordutegia: ikusi behean, liburutegi bakoitzaren loturetan
  • Telefonoak: 944 150 915, 944 156 930

Azkuna Zentroa Mediateka

Egunero zabalik dago, AzkunaZentroaMediateka kultura garaikidean Bilbon espezializatutako liburutegia da. Bertara, doan sartu zaitezke. Haren zerbitzuak ahal den beste aprobetxatzeko eta liburuak bideojokoak, filmak eta beste maileguan eskatu ahal izateko; ekipamendu ofimatikoa erabiltzeko edo lan egiteko nahiz taldeka ikasteko BBK espazioaren erreserba egiteko, Az txartela edo Liburutegi Sarearena eduki behar duzu. Az txartela zentroan bertan eskatzen da.

Zatoz Infopuntura, Kulturen Atarian dagoen informazio-gunera hura eskatzera: doakoa da eta berehala ematen dute. Gainera, abantaila eta deskontu interesgarriak eduki ahal izango dituzu.

Web: Mediateka Azkuna Zentroa

Mediatekaren ordutegiak eta harremanetan jartzeko

Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 21:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 – 21:00

944 014 014

info@azkunazentroa.com

 Bilboko liburutegiak

3.Barrutia: Otxarkoaga – Txurdinaga

Otxarkoagako liburutegia

8.Barrutia: Basurtu – Zorrotza

Zorrozako liburutegia Basurtuko liburutegia