Kiroldegiak

Kirola praktikatzeko aukera dago Artxanda, Atxuri, Deustu, Casilla, Abusu, Miribilla, Errekalde, San Ignazio,Txurdinaga eta Zorrotzako kiroldegietan eta AzkunaZentroaren Jarduera Fisikoko Zentroan.

Denetariko ikastaroak daude: fitness-a, igeriketa, pilatesa, spin bike-a, tenisa, dantza modernoa, dantza erritmikoa, mantentzea, zumbing-a eta padela.

Hileko 8 euro ordainduta abonua egin eta hainbat instalakuntza erabat doan erabili dezakezu: igerilekua, atletismo pista, hockey pista, ping-ponga, erabilera askeko gimnasioa…

Gainera, deskontuak izango dituzu ikastaro guztietan eta futbol zelaiak edo pistak erreserbatzean.

Bilbao Kirolek EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmena eginda dauka. Unibertsitate horietako edozeinetan matrikulatuta bazaude, jarri zaitez kirol-zerbitzuekin harremanetan eta eskatu zuretzako onurei buruzko informazioa.

1. BARRUTIA: Deustu

Deusto San Inazio

2. BARRUTIA: Uribarri

Artxanda

 3. BARRUTIA: Otxarkoaga – Txurdinaga

Txurdinaga

5. BARRUTIA: Ibaiondo

Atxuri Abusu Miribilla

6. BARRUTIA: Abando

La Casilla

 7. BARRUTIA: Errekalde

Errekalde

 8. BARRUTIA: Basurtu – Zorrotza

Zorrotza