Epaimahaiak – 29 Edizioa

P

Epaimahaiak – 29 Edizioa

POP ROCK

Fernando Gegundez

Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide aurreneko ediziotik eta 30 urtetik gorako ibilbidea musikaren munduan. 80.eko hamarkadan Sintonía aldizkaria sortu zuen Bilbon, geroago Sintonía Rock. Muskaria eta RUTA 66 aldizkarietako kolaboratzailea ere izan da.

Txomin Barullo Irratia, Tas Tas Irrati Librea eta Radio Euskadi irratietan ere jardun du. Aipatzekoa da sortzen ari diren taldeei eman ohi dien laguntza.

Gaur egun, Radio Euskadi irratiko La Jungla Sonora saioan dihardu aditu moduan eta, duela zazpi urterik hona, www.bilbaorockcity.com ataria zuzentzen du.

Javier Corral

Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide aurreneko ediziotik. 80.eko hamarkadan hasi zuen musika arloko kazetari adituaren ibilbidea. QRS irratiko musika-koordinatzailea. Zenbait musikairratsaiotan hartu du parte: JMC Radio, Radio Popular (Backstage, OK Corral eta 33 Revoluciones) eta Popular 3 Stereo (Dios Salve A Los Maravillosos Grupos Locales y Teletipop),besteak beste.

Idatzizko komunikabideetan aipatzekoa da La Gaceta del Norte egunkariaren El Gazetón gehigarriaren arduradun bezala egindako lana, baita Gaur Express, Diario Metropolitano, Comercio 45 argitalpenetan, Diario Vasco egunkariaren Devórame gehigarrian, La Ría del Ocio, La Pérgola, Bilbao udal aldizkarian eta Muskaria, Ruta 66, Disco Actualidad eta Sintonía aldizkarietan eginiko kolaborazioak ere.

Gaur egun, Musiketan, Azkena Rock Festival eta Kafe eta Galletak saioei buruzko liburu kolektiboak arteratzen hartzen du parte eta Bilboko Campos Antzokiko Izar & Star ziklo musikala antolatzen du.

Pablo Cabeza

70.eko hamarkadaren amaiera aldean hasi zuen musika eta fotoperiodismo arloko kazetari adituaren ibilbidea. Harrezkero Bilboko Radio Juventud eta Radio Euskadi irratietan kolaboratu du, Alguien te está escuchando irratsaioan.
Muskaria aldizkaria sortu zenetik idatzi ditu bertan artikuluak eta lehen orriak. Bilboko Guía del Ocio gidaren lehenengo zenbakietako kultura ataleko eta Egin egunkariko Bat Bi Hiru musika ataleko koordinatzailea. La Otxoaren emankizunetarako gidoiak egiten ere hartu du parte.

Gaur egun, Gara aldizkariko kolaboratzaile musikal aditua da, baita zenbait musika-aldizkari, fanzine eta sustapen-orritakoa ere. Dokumentalista-lanak ere egiten ditu.

Igor Cubillo

Oso gazterik hasi zen Harlem fanzinean eta, gero, Ruta 66 aldizkarian. Ibilbide luzea egin du musika, aisialdi eta kultura arloko kazetari espezializatu moduan.

Musikari buruz idazten du El País egunkariaren EP3 gehigarrian. KMON (Bilbo Handiko eta Durangaldeko eszenatokietako magazina), Efe Eme, Ritmo & Blues, Bilbao Eskultural, Getxo A Mano (GEYC) eta Den Dena Magazinean kolaboratzen du. Interneten, berriz, Nuevo Harlem (http://nuevoharlem.wordpress.com ) eta Lo Que Coma Don Manuel (http://www.loquecomadonmanuel.wordpress.com ) blogak eguneratzen ditu.

Jorge Díaz

Blogaria (www.hipersonica.com , besteak beste) eta berak duen sormeneko estudioan freelance. Gaur egun Bilboko Aste Nagusian bertako pop-rockaren erakusketaren programatzailea ere bada. Banda berrientzat Bilbao Gauak antolatutako maketen lehiaketaren epaimahaikide aritu zen.

Efervescente Records disko-etxeko kidea eta Facebookeko “Yo Fui a EGB” (http://www.yofuiaegb.com), fanpage orriaren sortzailea ere bai. Azken hau Estatu mailan blogik garrantzitsuenen lehiaketa bitan saritua.

Epaimahaiak – 29 Edizioa

METAL

Cesar Pérez

Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide bigarren edizioan hasita. Behinolako Alternatiba kontzertu-agentziako kolaboratzailea izan zen. 30 urtetik gora daramatza lanean irratietako musika-saioetan, Uribarriko Ortzadar irratian eta Tas-Tas Irrati Librean, hain zuzen. Gainera, tarteka kontzertuak antolatzen hartzen du parte.

Izkander Fernandez

Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide azken hamar urteotan. Esperientzia handikoa musikan espezializatutako kazetari moduan. Aipatzekoak dira bere lanak El Tubo, Diario de Navarra egunkariaren Ttakun gehigarrian eta Gara egunkariko Kultura atalean.

Freelance espezializatu moduan dihardu gaur egun NBAn eta musikako artikuluak idazten ditu
zenbait aldizkaritarako.

Patxi Gonzalez

Zenbait taldetako baxu-jotzailea izan da azken hogei urteotan: Radikal HC, Beer Mosh, Anarko, The Drellas, El Asunto Tornasol, Soul Business eta Ya Te Digo taldeetakoa, hain zuzen. 7 disko eta hainbat bilduma grabatu ditu.
Gaur egun, eszenatokiko eta monitoreen teknikari dihardu eta zenbait enpresetako PA laguntzailea da.

Ekoizpen-lanak ere egiten ditu Rckstar etxerako hemengo eta atzerriko taldeen kontzertuetan: Motorhead, Accept, Stry Cats, In Flames, Nofx, Penniwise, Exploited, Sepultura, Biohazard eta Bad Religion, besteak beste.

Mariluz Gonzalez

30 urtetik gora daramatza zenbait estilotako musika-taldeen kontzertuetan jotzen: punk, hard rock eta heavy metal (Neurosis, emakume baten ahotsa duen metal modalitateko aurreneko taldeetakoa).

Halley taldean jardun eta Barricada eta Zarama bandekin diskoak grabatu ondoren, hiru urtez izan zen Anarko taldearen managerra. Thrash metaleko Bilboko talde horrekin diskoak grabatu eta birak egin zituen.

Planet Rocken egindako lana eta metal soinuaren ikerketan web orrien, kontzertuen eta jaialdien bidez jarritako dedikazioa dira musika-estilo honetan dituen ezagupenen erakusgarri. Gaur egun, Rockstar aretoan
jotzen duten banden merchandisinga koordinatzen du.

Pedro Alonso

Informazio Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU). Kazetaritza musikalari lotua bere ibilbide profesionala hasi zuenetik. Gaur egun www.metaljournal.net web orria koordinatzen du. 1998tik hona heavy metal arloko estatuko zaharrena den La Heavy (lehen Heavy Rock) aldizkariko kolaboratzailea da. Aldizkari horren zenbaki bereziak apailatu ditu, baita www.mariskalrock.com web orrirako artikuluak ere.

Arise Magazine (Arise Records) aldizkariko koordinatzailea (2000-2013).Kerrang! Aldizkarian kolaboratu zuen 1997tik 2010era bitartean. Zenbait egunkaritarako artikuluak ere idatzi ditu: El Correo, Diario Vasco, La Nueva
España, La Voz de Asturias eta Diario Palentino.

Epaimahaiak – 29 Edizioa

ELECTRÓNICA & OTRAS TENDENCIAS

Borja Serra

“Mimoloco” izengoitiz ezaguna, ibilbide luzea du DJ bezala. Aipagarria da azken 6 denboraldietan egoiliarra izana Bilboko Fever Clubean eta Bullit Clubean, baita beste musika local batzuetan ere, hala nola Donostiako Etxekalte Danz Clubean edo Be Bopen.

We are Standard, Olimpic, Yogurinha Borova eta Zapatotipobota bezalako taldeetako ekoizlea eta remixerra ere bada. Lehenengo aipatutako taldearen bigarren diskoan ere hartu du parte.

Jose Vicente López

Aitzindaria Bilboko musika elektronikoaren eszenan. DJ eta sustatzailea da duela 30 urtetik gora. Thebas aretoko DJ izan da eta bertan urteetan jardun zuen José Luis Rebollo “Madelmanekin”; Bilbon musika elektronikoaren zuzeneko lehenengo emanaldiak eskaintzen zituen Palladium aretokoa ere bai.

NoData taldearen sortzailea, Kepa Nogueras eta Javi Francorekin batera. Jarduera musikalak eta artistikoak sustatu ditu uriko aretorik garrantzitsuenetan.

DJ bezala, Espainian izan diren musika elektronikoko jaialdirik garrantzitsuenetan hartu du parte: Sonar (2001), Sun Dance Festival (2002), FIB-Benicassim (2003) eta Electrogaia (2001 eta 2003). 2005. urteaz
geroztik Bilboko Fever Cluba zuzentzen du eta DJ saioak egiten ditu hemen zein atzerrian.

Josu Lafont

Kultur kudeatzaile independientea. Emankizun musikal eta artistikoak antolatzen ditu. MEM (Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia. Bilbo-Vitoria-Gasteiz) sortu zuen duela hamar urte baino gehiago eta, harrezkero, soinu-artea eta musika-emankizunak zuzendu eta komisarioa izan da.

80.eko hamarkadaren amaiera aldetik Bilboko rock eta musika esperimentalaren proiektuetan parte hartzen du eta aholkulari dihardu, hala nola, La Secta, Yogur, Lovercraft, Billy Bao, Atom Rhumba, Baselin eta abarretan.

Jose Luis Rebollo “Madel”

Chico y Chica taldeko kidea izan zen eta, gaur egun, musikagile, ekoizle eta Dj moduan egiten du lan. Zuzenean jardun izan du hemengo eta atzerriko klub eta jaialdirik garrantzitsuenetan. Lau album eta bi EP atera ditu, baita hainbat talderen lanak moldatu ere, esaterako Fangoria, Bunbury eta Astrud taldeenak.

Artista plastikoen instalazioetarako pieza musikalak ere ekoiztu ditu, hala nola, Txomin Badiola (Tres Tipos Esperan, 1999) eta Dora Garcíarenak (Dj los Muertos, 2005). Berea da Bilboko dantza eta antzerki esperimentalaren BAD (2008) jaialdiaren sintonia ere.

DJ lanean aipatzekoak dira bere saio tematikoak museoetako eta arte-zentroetako erakusketetarako: Leongo MUSAC, Gasteizko Montehermoso Kultur Zentroa, Elxeko L’Escorxador etay Bilboko Guggenheim Museoa (Incógnitas).

Sergio Bayon “Sey”

15 urtetik gora daramatza musikari lotua. DJ moduan hasi zen lanean eta Ciudad Realeko Fundación Sonora klubarekin kolaboratzen. Bertan arlo musikalei eta plateren teknikei (nahasketa, scratch…) buruz esperimentatzen eta ikertzen du.

Bilbora heltzean “El hombre viento” diziplina askoko artistarekin egin zuen lan eta Jabi Hrekin batera Duoffader proiektua osatu zuen. Proiektu horrekin aritu ziren Bilboko, Durangoko, eta Valladolideko hainbat aretotan, lau plater eta bi mahiko emanaldia eskainiz, zenbait estilo musikal nahastuta.

Jurado Jóven

Xandra de la Vega

Mud Candies (ahotsa, ukelelea) bandako kidea. Bilbo Hiria XXVII. Lehiaketan epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen, bai eta edizio horretako FNAC, Letamina eta Streozona sariak ere.

Oihane Manceras

Musika kontzertuen sustatzailea izan da estatuko iparraldean eta management-lanak egin izan ditu Bizkaiko zenbait talderentzat. Musika-lehiaketa batzuen antolaketan ere parte hartu izan du, Bizkaian eta Europan.

Txufo Wilson

Musikaria. Lehiaketaren XXIV. edizioan parte hartu zuen Empty Files taldearekin (musika elektronikoa).