Lege oharra

Informazio gizartearen zerbitzuei zein merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, hau jakinarazten dizugu:

  • www.bilbao.net omeinuaren titularra Bilboko Udala da, eta erabiltzaile ororen eskura jarritako web gune horren xedea Bilboko hiriari buruzko informazio orokorra zein udal antolakuntzaren kudeaketa eta zerbitzu propioen berri ematea da.
  • P-4802400D IFK duen Bilboko udala Administrazio lokala da, informazio honi dagokionez egoitza hau duena: Ernesto Erkoreka plaza, 1, 48007 Bilbo (Espainia). Zure eskura jarri ditugun kontakturako beste datuak:
    Telefonoa: +34. 944 204 200
    Posta elektronikoa: webmaster@bilbao.eus

Web gune honetan agertzen diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak, edukiak (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, esteka zein ikus-entzunezko edo entzunezko edukiak, iturburu-kodea…), egitura, diseinua, elementuak aurkezteko era nahiz web gunean agertzen den beste edozein informazio Bilboko udalaren jabetza dira, eta jabetza intelektual zein industrialaren eskubideen babesa dute.

Erabiltzaileak debekatuta du aurreko paragrafoan aipatutako elementuen erreprodukzioa, eraldaketa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eta oro har, beste edozein ustiapen era egitea Bilboko udalaren esanbidezko baimena izan ezean. Web gune honetako edukien zatien inprimaketa eta deskargatzea norberaren erabilera pribaturako baino ez da baimentzen.

Web gune ofizial honetan erabiltzaileak web gune independenteetarako hainbat esteka aurkitu ahal izango ditu, gure udal antolakuntzarekin erlazionatuta dauden Interneteko beste informazio iturriak eskuragarri izan ditzan, baina beti ere, egileei legozkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz. Hala eta guztiz ere, Bilboko Udalak ez du esteka horien lotura edo edukietatik eratorritako erantzukizunik bere gain hartzen. Era berean, Bilboko Udalaren web gunerako estekak ezartzerakoan udal titulartasuna duen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko dira.

Erabiltzaileak ez du baliatuko instalaturik egon litezkeen segurtasun sistemak edo babeserako gailuak ezabatu, eraldatu, saihestu edo manipulatu litzakeen eta web gunearen edota bertako edukien baliogabetzea, arriskua edo kaltea ekar lezakeen baliabiderik.

Bilboko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin lezaketen web gune honen erabilera ezegokien erantzukizuna, beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datorren web guneko informazioaren eduki eta eguneratzearen erantzukizuna, ezta esteka edo bestelako bideen bitartez atzi litezkeen informazioena ere. Web orri honen bidez eskainitako edukiek izaera informatiboa baino ez dute, eta beraz, erabiltzaileek egindako erabilpena eta hortik eratorritako balizko ondorio, kalte edo galerak erabiltzailearen erantzukizuna baino ez dira. Bilboko Udalak ez ditu bere gain hartzen hirugarrenek kudeatutako edo hirugarrenen jabetza diren web guneetara sartzea ahalbidetzen duten esteka, direktorio eta bilaketa-tresnen erabilpenarengatik erabiltzaileak izan litzakeen era guztietako kalte edo galerak, ezta erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan birus edo bestelako kode maleziatsuen presentziarengatik gerta litezkeen kalteak ere.

Hirugarrenek web orriaren legez kontrako erabilerarengatik beharrezko irizten dituen ekintza legalak burutzeko eskubidea gordetzen du Bilboko Udalak.