INCURSED
(Bizkaia)
Hamar urte baino gehiagotan goranzko bidean eta estatuko zein
nazioarteko kritika onaren baitan ibili dira bizkaitarrak. Folk eta pagan metal soinuak jorratzen dituzte zuzeneko emanaldi landu, dibertigarri eta gogorrekin, kalitateari dagokionez onenen artean kokatuko dituen saltoa egitea helburu.
MANIPULATION
(Polonia)
Poloniarrak aspaldidanik dira ezagunak guretzat, izan ere, haien death metal soinuan ez dute gerorako ezer uzten, eta 2015ean bigarren saria jaso
zuten. Gainera, bere kide bik baxu-jotzaile eta gitarra-jotzaile onenaren saria eskuratu zuten metal kategorian. 2001ean osatutakoa, bere hitzak zientziari eta kristautasunaren aurkako jarrerari buruzkoak izaten dira.
MISE EN ABYME
(Gipuzkoa)
Eibarretik metal progresibo instrumentaleko edo post-rockeko proposamen
izugarria heldu zaigu. Hirukote honetan, metal eta rock soinuen azpigeneroetan dute iturria, jazzaren eta musika elektronikoaren eraginpean. Eklektizismo hori bere konposizioetan islatuta agertzen da. Hala, tarte bukolikoetatik adoretsu eta basatiagoetara melodiaren bitartez garraiatzen gaituzte.
NEXT STEP
(Madrid)
Madrilgo rock/metal soinuko musika-taldea hard-rockaren eta metal alternatiboaren artean kokatuta dago. Talde honek musikaren jarioari askatasuna ematen dio, konposizioetan mugarik ipini barik. Bere estiloan, riff gogorrak, estribilo melodiko nahiz gogoraerrazak eta ondo moldatutako abesti dinamikoak aurkitu ditzakegu.
PERPETUAL NIGHT
(Granada)
Granadakoen soinuan Eskandinabiako melodeath estiloaren eragin nabarmena dago. Hala, atmosfera itxiak sortzeko orkestrazioaz, gitarra garbiez, irmotasunaz eta doinu ilunez baliatzen da. Honenbestez, death metal melodikoa nahiz doom soinua tarte garbi eta girotuekin batera nahasita agertzen dira.
PHYSIS
(Sevilla)
Metalcore estiloko Sevillako talde honen soinuak teknika eta musikaprogresioak ditu ardatz, batez ere, muturreko musika eta harmoniazko melodiak maite dituztenentzat interesgarria. August Burns Red eta Veil of Maya ospetsuak nahiz Texas In July edo Within The Ruins musika-taldeen eraginpean, soinu eta estilo propioak erakustea gogoko dute.
Saltimbankya (Barcelona)
Metal sinfonikoa egiten duen Bartzelonako taldea opera-rocka lantzeko sortu zen, gizartearen hainbat arazori buruzko istorioak azaltzeko, bullyinga eta genero-indarkeria nabarmenduta. Zirkuko drama honen pertsonajeetako bakoitza melankolia, magia eta iluntasuna nagusitzen diren ingurune batean bizi dira. Musika-taldeak gidoiarekin eta dramaturgiarekin landutako kontzertua eskaintzen du.
Damned Ritual (Nafarroa)
2016an osatutako musika-talde honek death metal doinuak egiten ditu. Besteak beste, Allowance eta Dead Means Nothing musika-talde zaharretako kideez osatuta dago, biak izanik Nafarroako Foru Erkidegoan muturreko metal soinuaren adierazleak.