Pop Rock kategoria

176

DESTINO 48
(Asturias)

Xixonetik datorren laukote honek pop-rock goxoa egiten dute, formulairratietan entzuten denaren modukoa. Bere kantetan, gitarrak nagusi dira, AEBetako musikaren ukituekin eta ondo landutako hitzekin. Melodiez eta lelo gogoraerrazez jositako kantekin. Horietan, nabaria da zenbait artistaren eragina, esate baterako: M-Clan, Quique González edo Dylan.

387

FRU KATINKA
(Valencia)

Fru Katinka 2017an eratutako Valentziako bikotea dira. Haien proposamenean zenbait estilo garaikide nahastuta agertzen dira, besteak beste, popa eta technoa, kanta beretan abangoardiako elementuekin aldaki klasikoak bat eginda. Bjork, autotune eta Hip Hop doinuak batuta, edizio honetako proposamen bitxi eta esperimentalenetakoan.

716

GIANTE
(Araba)

Duela gutxi Vitoria-Gasteizen sortutako laukotea da. Mutiko hauek posthardcore doinuak amorruz egiten dituzte, istorioak kontatzeko eta gizakion izaeraren alderdirik ilunena salatzeko baliatuta. Euskal Autonomia Erkidegoa beti izan da eskola ona horrelako soinuak sortzeko (Dut, Lisab”?). Beraz, ildo berari jarraitzen diotela ikustea albiste ona dugu. Bilborockeko agertokian izango dute Bizkaiko hiriko estreinaldia. Seguraski, show honetan, buruak astinduko dituzte ikusleek.

766

HYEDRA
(Gipuzkoa)

Hyedra Alderdi instrumental eta atmosferikoa Donostiako Hyedra taldeak eskainiko du aurten. Post Rock delakoaren eta, oro har, underground doinuen barruko mila gudatan ibilitakoak dira eta disko ederra atera dute, paisajei lotutako soinuek dakarten onenarekin. Boskote gazte honek ez du abeslaririk aurkeztuko eta erronka hori arrakastaz gaindituko dutelakoan gaude.

163

KILLERKUME
(Bizkaia)

Ahots horiek ez dira beharrezkoak Killerkume izeneko Bilboko bikotearen proposamenean. Huts egitearen beldur barik, kategoriako emanaldi arriskatuena dute, hamar minututik gorako konposizio luzeen konplexutasun eta zehazgabetasunarengatik. Bateriaren eta gitarraren arteko zarata anarkiko baina modu bikainean antolatua. Euren soinua entzuten ohi denetik kanpo dago.

397

KINGS OF THE BEACH
(Pontevedra)

Ganorabako soinu basatia Vigoko gazte hauen eskutik. Euren adinerako, ibilbide luzea eginda dute. Haien kantak Kaliforniako hondartzetan eginda daudela ematen du, saplasteko gisa definitzen duten haien jarrera bestelakoa bada ere. Etiketa bakarra ematea ez litzateke bidezkoa, baina Fidlar edo The Orwells bezalakoen jarraitzaileak direla aitortzen dute. Horrek haiengandik espero genezakeenari buruzko zantzuak eskaini behar dizkigu.

741

LADY BANANA
(Zaragoza)

Londresko kaleetan sortu zen Lady Banana izeneko andrazko power bikotea, 2015ean. Ingalaterrako hiriburuko kale, etorbide eta hainbat lokaletan lehenengo emanaldiak eskaini zituzten eta arnasa hartzeko betarik uzten ez duten proposamen gogorra garatzen ibili dira. Haien ekarpenean, rock gitarrazalea erritmo biziekin, kalitatezko riffekin eta jarrera sendoarekin batuta agertzen dira. Eta hori guzti hori agertokiaren gainean kide birekin baino ez, zertarako gehiago?

903

LAVERGE
(Valencia)

Valentziako bost gazte ditugu Laverge izenaren atzean, rock alternatiboaren adar sendoen eta biziena jorratzeko. Ezinbestean Queens of Stone Age musika-taldea gogoan izango dugu haien gitarra-jokoetan edo Truckfighters musika-taldearen desert rock soinua. Haien lehenengo LP diskoa 2017ko udazkenean argitaratu zuten eta prentsa espezializatuaren kritika bikainak jaso ditu. Denak ados agertu dira zuzeneko emanaldien goraipamenean. Hori dela eta, adi ibiliko gara Bilborockeko agertokian azalduko direnea

Processed with VSCO with p5 preset

LOS INVADERS
(Valencia)

%50 rocka eta %50 musika elektronikoa dira Los Invaders taldeko soinuaren osagaiak. Valentziatik etorriko zaizkigu, haiek Saturnotik heldu direla ziurtatu arren, ingelesez abestutako haien ?etorkizuneko rockean? Seatle hiriko grunge eszenaren taldeetatik eta Prodigy taldearen alderdi parrandazaleenetik elikatzen dira euren doinuak sortzeko. Pop eta indie doinu komertzialenetik ahal den beste urruntzeko asmoa dute, baxu ilunen eta soinu sintetikoen bidez, dantzarako oinarri sendoarekin batera.

97

MAMA KILLA
(Francia)

Mama Killa Bordeletik datozen bi gazte musikari dira, 1990eko rockaren ukituekin, musika elektronikoaz eta psicodeliaz baliatzen dira haien kantak konposatzeko. 2018an haien estreinaldia izan dute lehendabizikoz Bilbon aurkeztuko duten diskoaren bidez. Haien zuzeneko emanaldian aparteko indarra eta kemena eskainiko dute haien proposamena azaltzeko, soilik gitarra batez eta bateria batez lagunduta.

Processed with VSCO with f2 preset

POOLSHAKE
(Murcia)

Surf soinuak, glam ukituak eta garage jarrera maite dituzten lau gazte dira. Haien kantetan soinu berriak bilatzen dituzte, sintetizagailuetan eta iragazkiez jositako melodietan murgilduta. Haien gitarren kolore txinpartatsuekin eta haien frontman-aren ahotsak adierazitako ametsetako poparen bidez, Tame Impala taldearen moduko trip atmosfera sortzen dute, lehenengoz entzuten duzunetik maiteminduta utziko zaituena.

212

PURPLE VELLOCET
(Bizkaia)

Gazteak, teknikoak, birtuosoak eta irrikaz beteak dira Purple Vellocet taldearen kideak. Bilboko musika-talde honek 1960ko eta 1970eko rock psikodelikoa egiten duela aitortzen digu eta post rock-eko benetako emaitza ona lortzen du. Honetan, musika-tresnak nagusi dira eta ez dauka ahotsik. Homogeneotasunetik urrun, haien abestietan zenbait geruza gehitzen dabiltza, erritmo-aldaketa ugarirekin edo saxofoiaz egindako moldaketekin.

750

RYM
(Granada)

Zalantza barik, Iberiako indie doinuen seasketako batetik helduko zaizkigu: Granada. Lau musikariz osatuta dago eta, RYM siglen bidez, musika arloko kezkei erantzuna ematen diete. Haien kantak sailkapen errazetatik urrun daude. Zinematografiaren alderdiak eta post punk minimalista eta misteriotsuena gogora ekartzen duten pasarte instrumental luzeetan eroso dabil musika-talde hau. Soinu pertsonala lortzeko asmoz egindako erronka irmoa da, zenbait giro eta garapenetan oinarrituta.

11

WIZARD
(Francia)

Bordeletik ere helduko zaizkigu Wizard deituriko hirukote honen doinu biziak. Hainbat iturri dauzkate, baina, batez ere, erritmo irregularrenak dituzten musika-taldeetan kokatu genitzake, esate baterako, The Mars Voltak edo Omar Rodriguezek aldi berean burututako proiektuetako edozein. Math rock, 1990eko emoa, Wizarden minutu erdi bakoitzak aparteko mundua ekartzen dizu belarrietara. Bertigoa eragiten duten erritmoak, konpas erregularrekin konforme ez dauden gitarra zoroen gainean.

682

YAWNERS
(Madrid)

Yawners madrildar oso gazte biren proiektua da, 1990eko power pop soinuan oinarrituta. Batera, gitarra eta egitura ez oso konplexuak, baina eraginkorrak eta erraz maitemintzeko modukoak. Espainiako eta Europako herrialde askoren kritikaren eta entzuleen atxikimendua jaso dute etengabe diskoak sortzeko erabiltzen duten formula magikoari esker. Ikusleak dantzan jarriko dituzte, seguru.

720

YO, GERARD
(Bizkaia)

Yo, Gerard taldearen abestiak ahots erakargarri batez eta piano klasikoaz josten dira. Bilboko indie pop eszenaren proiektu berrienetakoa da. Haien abestietan gomutez, bizipenez eta Bilbori buruz ere berba egiten digute, hain zuzen, bertako eszenaren aspaldiko kide hauek musikari gisa hazten ikusi dituen hiria. Izan ere, haien kantak onerako hunkitzen duten doinuez estalita daude.