BilbaoArteko proiekzio-aretoa da Art House Zinema. Proiektore bat eta soinu ekipo profesionala ditu. Edukiera: 70 pertsona. Proiekzioez gain, konferentziak, seminarioak, elkarketak eta mota ezberdinetako hitzaldiak ematen dira bertan. Ikastarora joateko aurretik matrikulatu behar da. Hango proiekzioetara, hitzaldietara eta aurkezpenetara joatea doakoa da.

Helburuak

Gune digital bakar batean kontsultatu litekeen informazio baliagarria eskaintzea Bilbora ikastera etorri nahi duten gazteei.

Epea

Urte osoan.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilboko Institutu Frantsesa
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (EHU)
  • Arte Ederren Fakultatea (EHU)

Informazio gehiagorako

www.bilbaoarte.org

Harremanetarako

info@bilbaoarte.org

944155097

Bilbao Arte Fundazioak ikus-entzuneko programazio zabala du, Art House Zinema izeneko aretoan burutzen dena. Bertan, proiekzioak egiteaz gain, hitzaldiak, seminarioak, topaketak eta gai askotariko solasaldiak egoten dira. Deialdi batzuetarako izena eman behar da, eta horietaz aparte, garrantzi handia ematen zaie zinema-proiekzioei. Esperimentu-izaera daukaten obretan, bertsio originaletan eta areto komertzialetan aurkitzea zaila den obretan interes handia jartzen da.

Programa Fundazioaren www.bilbaoarte.org webgunean eguneratzen da.

2017an zehar 15 ziklo proiektatu dira, 100 pelikula baino gehiago eta batez beste 35 ikusle etorri dira.