Bilbao Arte Fundazioak eta BBK Fundazioak lankidetzan garatutako programa, sormen artistikoa laguntzeko bekak ematen ditu. Bi motakoak ematen dira:

  • Produkzio-bekak, sei hilabete edo urtebete bitarterako. Honako hau daramate: Bilbao Arteren instalazioetan aldi baterako toki bat lagatzeko eta hango azpiegiturak erabiltzeko aukera, eta tailerretako (teknologia berriak, eskultura eta eraikuntza, media lab eta grabatua eta serigrafia) maisu arduradunen aholkularitza eta koordinazioa. Bekek diru-zuzkidura bat ere badute produkzio-gastuetarako.
  • Lankidetza-bekak, artistak laguntzaile modura joaten dira Bilbao Arteren tailerretara. Beka diruz hornituta dago.

Helburuak

Kultura bultzatzea eta gazteen produkzio artistikoa sustatzea, euren eskura jarriz arte diziplina guztietako proiektuak esperimentatzeko eta egikaritzeko beharrezko ekipamendu eta baliabideak.

Populazio hartzailea

Bilbao Arten garatzen den jarduera osoaren % 80a baino gehiago artearen munduan pausoak ematen ari diren 24 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • BBK Fundazioa

Informazio gehiagorako

bilbaoarte.org

Harremanetarako

bilbaoarte@bilbao.eus

Fundazioak BILBAO ARTE FUNDAZIOA 2017 beken deialdia egin zuen eta proiektuak aurkezteko epea 2016ko azaroan zabaldu zuen.

Arte-munduko espezialisten batzorde batek aurkeztutako 268 proiektuak aztertu zituzten, horietatik 36 aukeratu zituzten, hurrengo modalitateak barne:
-Aldi Baterako Espazioa lagatzeko beka
-Produkzio-bekak honako tailerretan: Grabatua/Serigrafia, Eskultura, Argazkigintza/Filmatze platoa eta Teknologia Berriak, eta Medialab
-Lankidetza beka

Hautatutako proiektuak Bilbao Arteren instalazioetan garatu ziren 2017ko urtarrilaren eta abenduaren artean. Abenduaren 1etik aurrera ateak zabaltzeko egunak izan ziren, eta interesdun jendea emaitzak ikustera pasatu ahal izan zen. Erakusketa kolektibo bat eta bekadun artisten aurkezpenak eta solasaldiak egin ziren, horiek abenduan zehar publikoarentzat prest egon ziren.